UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua, egun horretan UEMAko bilera egingo dute eta, ondo bidean, bi herri gehiago gehituko zaizkio Bakio eta Arantzazu, orotara 87 udalerritako mankomunitatea osatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180507_UEMA.mp3 […]

Gaurko saioan Martxoan Bilbon ospatutako kongresua aztertu dute Endika Alabort Amundrainek eta Jon Bernat Zubiri Reyk. EHUk Nazioarteko Kongresua antolatu zuen Martxoan  Karl Marxen jaiotzaren 200. Urteurrenaren harira, bertan esandakoak izan ditugu hizpide. Bestetik Argia astekariko Maddi Txintxurreta kazetariarekin Aiaraldea ekintzen faktoriaren inguruan mintzatu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/180504_Lanaren%20ekonomia%2003.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Indautxu plazatik , 12:00etatik 14:00etara.  Ostiralean eta larunbatean Indautxu eguna ospatuko dute. Bigarren urtea du ekimenak eta giroa ekarriko dugu irratira. Duela urte eta erdi Indautxuko jai batzordea osatu zen  helburu argiarekin, indautxutar guztiok batuko dituen egun bat […]

Aupa, pottopsikotiko-depresiboak… biba guek! Gaurkoan, beste egun batzuetan lez, beste inon topatu ezin diren aleak ditugu. POTTO eta Bilbo Hiria irratiaren primizia mundialak airean! Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko saioen segida izan dugu, zapatuarekin, Gautegiz-Arteagan. Bertan gure potojorrankide Joseba Barandiaranen lana loratu behar; biba Barandi, POTOMAN! Kostalderako salto txikia egin eta […]

Aste honetako Argiaren errepasoa  egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Astekarian aurkituko ditugun hiru gai ekarri dizkigu. Azaleko gaia nabarmendu du, gure naturaren inguruko ikerketa baten inguruko erreportajea osatu dute. Jaume Roures produktore katalanari eginiko elkarrizketa ekarri digu eta Europar Batasunaren aurrekontuetan nola nagusitu den armagintza. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180503_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Iñigo Serrulla  musikariak lehenengo lana argitara berri ” ¼ life”  deiturikoa. Zazpi katu berri eta zortzigarren korte berezia , gaur Bilbo Hiria irratian izan da. Serrulla bezala sinatzen duen lana aurkeztu digu. Gaztea bada ere zapi urte daramatza musika egiten.Bizitzaren laurdena egin duela eta, izenburu hori jarri dio musikari donostiarrak […]

Gaurko saioan etiketak irakurtzen ikasi dugu, informazioa asko agertzen zaigu bertan erreparatzen ahal diogu, irakurtzen ditugu, etiketa nutrizionalak izan ditugu mintzagai On ekineko Naia Larrearekin. Bertan nolako informazioa topatzen dugu? Elikagaiaren osagaiak, alergietarako arriskutsuak direnak, iraungitze data, informazioa nutrizionala. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin05_etiketa%20nutrizionalak.mp3 Deskargatu hemen.  

Ekialde Hurbileko Gakoak irrati tartearen bigarren atalean Iñaki Urrestazuk Siriako gerraren zenbait gora-behera landu ditu. Siria nola izan den mendeetan kolonizatua eta zatitua  aztertu du eta Siriaren aurkako eraso inperialistaren arrazoiak zentzuk diren. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180502_ZerGertatzenhari%20da%20ekialdeHurbilean02.mp3 Deskargatu hemen.

-Ta, bizitzaren zentzuaz, norbere bizitza zertan emon eta zertan ez,… horrelakoetaz hausnartzen dozunez, antza, sarri, zein da zure gogo handia gaur egun? -Bada, aurreko astean konturatu nintzen, ez dakit ezer, zer nahi dudan,…duela 4 urte bai, oso argi neukan neure bidea, ingurumen arloan, ekodiseinuan, alor horretan ari den enpresaren baten […]