Lur poz pozik etorri da, superheroia zela esanez, berokia buelta emanda kapa izango balitz bezala. Amamak benetazko superheroiak existitzen direla kontatzen dio, pertsonak arduratsuak eta langileak besteen bizitza hobetzen dutenak. Zuek benetazko superheroiak ezagutzen dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/27-gaurezdagoeskolarik-super_pepo.mp3 Deskargatu hemen.
Iñigo gogoan herri plataformak eta Iñigoren familia eta lagunek gaur aurkeztu dituzte bere heriotzaren 6. urteurrenaren karietara egingo dituzten ekitaldiak. Seigarren urteurrena erabili nahi izan dute Iñigoren kasuan justizia eta epaiketa justua eskatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180323_inigoCabacas.mp3 Deskargatu hemen
Euskaltzaindiak mendeurreneko egitarau akademikoa aurkeztu du. Akadameiaren irudi eta mendeurreneko leloa ere “100 urte euskara ehuntzen”. Mendu urreneko ospakizunen asmo eta helburuak ere azpimarratu ditu Ander Urrutia euskaltzainburuak, gizarteari begira jarri eta euskal gizartearen beharrizanei behar bezala erantzuteko prest agertu dira. Mendeurren ospakizunak 2018ko irailetik 2019ko irailera luzatuko dira. Ekitaldi […]
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Deustu auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Egunotan jaiak ospatzen ari dira, giroa ekarriko dugu irratira. Aurtengo jaiak euritsuak izaten ari dira baina ala ere giro paregabe izaten ari da. Horren berri jai batzordeko kideak ekarriko digute. Pare Deustuko Gazte […]
Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak bertsoaren mundua arakatu dute beste behin ere. Saio honetan Bilboko Zazpikatu gaztetxean jokatutako BERTSOERRONDA sariketaren finala eskaini dute (aukeratutako ariketak). Otsaila-martxoan zehar Erronda kaleko 4 tabernatan beste hainbat kanporaketa jokatu eta gero, 10 bertsolari gazte sailkatu ziren finalera eta bertan Urko Arregi izan zen garaile. […]
Ostegunetan Argia astekariak dakarrena hurbiltzen digu lander Arbelaitz kazetariak. Aste honetako 2592. zenbakiari dagokionez, Valtonyc musikariari eginiko elkarrizketa eta adierazpen askatasuna izan ditugu hizpide lehenik eta behin. Umeen sexualizazioaz hitz egin dugu, gero eta txikiagotatik inposaturiko rol eta ohituren inguruko erreportaje ere aurkituko baitugu aste honetan eta bukatzeko Hala Bedi irratiak […]
Jone Basterra txirrindulariarekin solasean egon da Ander Cornejo gure kolaboratzailea, kirolari gaztea da baina handbike txapelketetan lorpen garrantzitsuak izan ditu. 2013an, adibidez, bi domina eskuratu zituen Europako zirkuituan. Kirolari eta bere ibilbideari buruz mintzatu da. Txikitatik gustatu izan zaio txirrindularitza eta bere lesioa dela eta hau da txirrindularitza egiteko daukadan […]
Thierry Biscary Ttirritt-en izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan. Gaurkoan Bilboaldean izan da diskoa aurkezten eta Bilbo Hiria Irratian ere izan da. Martxoaren 28an Bilbon aurkeztuko du Manezek diskoa, alondegian. Kantuen doinu guztiak Biskarik sortu ditu, baina hitzak […]
Don Inorrez talde berria gaur aurkeztu du Imanol Ubedak, lan berria esku artean. Lehen diskoa bada ere esperientzia handiko musikariak biltzen duen proeiktua dugu. Bide Ertzean talderen mugagabeko etenaldiaren ostean Imanol Ubedak kantuak egiten jarraitu eta 2018ko udaberrian Don Inorrez aurkeztu du. Mugiro bila izena du bildumak, Paco Loco ekoizle […]
1918ko martxoaren 27ko udalbatzak Bilboko Muxika eta Indautxuko eskoletan euskarazko ikastaroak ematea onartu zuen. Lau irakasle kontratatu zituen, ordutegitik kanpo bere borondatez joango ziren ikasleei euskara irakasteko. Karlistek, jeltzaleek eta Antxon Bandres errepublikazaleak babestu zuten proiektua. Besteek, ezkerreko nahiz eskuineko, aurka bozkatu zuten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180321_gomutan41.mp3 Deskargatu hemen.
