Ramon Agirre aktorea eta Inazio Tolosa musikaria bueltan dira “Putinen guardasola” obrarekin. Ray eta Nik bikoteak, Euskal Ereserkia egiteko eskaera jasoko dute lehendakariaren partetik. Asmatuko dute sortzen?. Gaur arratsaldean antzezlana eskainiko dute Euskaltzaindiko aretoan, hona hemen Ray eta Nickekin izandako solasaldia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171122_PutinenGuardasola.mp3 Deskargatu hemen.
Euskararen ezagutzari eta erabilerari buruz azken urteetan egin diren azterketek agerian utzi duten errealitatea pozgarria bezain kezkagarria da. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten herritarrak. Erabili, ordea, gero eta gutxiagok erabiltzen dute. Hori iraul daitekeela erakusteko ahaleginean arituko dira, datorren ostegunetik aurrera, Deustuan. 11 egun euskaraz bizitzeko hautua egingo dute […]
Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, bere 30. urteurrena ospatuko du ostiralean , hiru hamarkadetako ibilbidean giza garapenaren eztabaiden inguruko ikerketa, formazio eta aholkularitza lanetan lagundu duten pertsona, erakunde eta kolektiboekin egingo du ospakizuna. Bizkaia aretoan izango da. Institutuaren nondik norakoak ezagutzeko ditugu Karlos Perez […]
Gaurkoan Miren Narbaiza musikariaren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen bakarkako lanaz mintzatu da. MICEren, Miren Narbaizaren bakarkako proiektua dugu, 2017ko udazkenean argitaratu du lana nahiz eta bazebilen zuzenekoak ematen bakarka. Berako Atala estudioan grabatu du MICEk diskoa, analogikoan, hirukote formatuan, Joseba Baleztena (gitarrak, teklatuak, baxua, perkusioak…) eta Ilargi Agirrerekin […]
Gaur Bilborock aretoan, Bizkaiko Kooperatiba Txikien arteko elkarlan eta kooperazioa sustatzea buru izango duen Bizkaiko Kooperatiba Txikien Topaketa izango da. Topaketa hau aprobetxatuz, Goratuz, Bizkaiko Kooperatiba Txikien Sarea aurkeztuko da, kooperatiba txikien arteko indarrak batzeko, hauen lankidetza sustatzeko eta elkarren arteko interes eta beharrizanak asetzeko ideiarekin sortutako ekimena. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171121_lander_kooperatibak.mp3 Deskargatu […]
Excite izeneko webguneak kaleratu duen inkestaren arabera, Eibar da estatuko bosgarren hiririk zatarrena. Gai honen bueltan mintzatu gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hirien neurgailua hirien marka lehiakortasunaren baitan ulertu behar dugu adierazi digu. Ferietan produktu ekologikoak saltzen diren bezala, turismoa bultzatzeko ferietan hiriak sortzen dira. Hirien zerrenda hauek egiteko helburuaren atzetik […]
Haurren nazioarteko egunanren arira unicef elkarteak haurren artean inkesta egin du, Etorkizuneko beren desioez galdetuta, terrorismorik, pobreziarik eta goserik gabeko mundu bat aldarrikatu dute mundu osoko haurrek, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak (UNICEF) Haurren Nazioarteko Eguna (azaroak 20) dela eta argitaratutako txostenaren arabera.Azaroaren 20an, Haurtzaroaren Egun Unibertsalarekin bat […]
Bihotzean zazpi kaleetako auzo elkarteak kanpaina jarri du martxan, zazpi kaleetako espazio publikoan dagoen anabasa salatzeko. Terraza legal eta ilegalak daudela salatu dute eta mugikortasun arazo larriak daudela. Espazio publikoaren gehiegizko okupazioa dagoela salatu dute eta normatibak egon badaudela baina ez direla betetzen. Hori horrela, bi hitzaldi antolatu dituzte. Horrez […]
Udaleko Berdintasun Sailak ostiralean genero-indarkeriak ama eta seme-alaben arteko harremanean eta loturan duen eragina aztertu du Berreginen Museoan eginiko jardunaldian. Saioa Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak inauguratu du. Ondoren, hauek izan dira hizlariak: Montserrat Plaza i Aleu, doktorea Psikologia Sozialean eta genero-indarkeriak amatasunean duen eraginari […]
Bertsolari Txapelketa Nagusiak ez du etenik, eta POTTO saioak ere ez! Asteon, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Durangoko Landako gunean jokatu zen finalaurrekoen aurreneko atalaren azken saioa aztertu dute. Bertan Aitor Mendiluze izan zen garaile, ofiziotan ikaragarrizko lana eginda; Miren Amuriza izan zen bigarren sailkatua. Seikoteak taulagainean egindako lana aztertu […]
