Bilbo, Abando, Deustu eta Begoñako auzo zaharretako izen asko galdu dira. Nork jakingo luke gaur egun non zeuden Goierri, Ogena, Ibarra edo Mea? Batzuetan ordezkapen naturala izan da. Beste batzuetan, indarraren indarrez. Gaur gomutara dakartzagu izen zahar ahaztuok. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171113_Gomutan32.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei eta Lurren klaseko baten osaba hil da. Gure neskatxoak kezkatuta daude bere gelakidea oso triste dagoelako. Amamak, hasieran triste egotea normala dela esan die baina den.borarekin maitasunez gogoratuko dutela, irribarre batekin ahoan azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/16-gaurezdagoeskolarik_betiko.mp3 Deskargatu hemen.
Zergatik kantatzen dugu? Galdera horri erantzuteko eta neska-mutilak dibertitzeko eta musikaren inguruan hazteko helburuarekin, Bilboko Koral Elkarteak “Eskolan kantari” eskola proiektua sustatu du 2016an. Bertan, haurren abesbatzak osatzen ari dira ikastetxe desberdinetan, helburu sozial bati helduta. Bere nortasuna galdu barik komunitatean eta kulturaren arlotik integratzeko gai diren hiritarrak sortze aldera […]
Gaztezulo aldizkariak 17 urte bete dituen honetan, aste honetan “Beitu” deituriko aplikazio, edo komunikazio tresna berria aurkeztu du. 14-18 urte arteko gaztetxoengan pentsatuta dago. Zuriñe Maguregi Gaztezuloko zuzendariak eman dizkigu tesna berriaren xehetasunak. Ez da aplikazio bat. Teknologia berrietara egokitzen den plataforma digitala da; hilero, izena eman duten gazteek WhatsApp bidez beren […]
Larunbatean Martin Zalakain ikuskizuna estreinatuko da Arriagan, 20:00etan. Juan Antonio Urbeltzek zuzendu du proiektua baina antzerkiak hainbat diziplina batzen ditu eta beraz, beste artista batzuekin aritu da elkarlanean. Pio Barojaren “Zalakain abenturazalea” obra da lanaren oinarria eta Harkaitz Canok egin du nobela antzerkiratzeko egokitzapena. Hala ere, dantza da protagonista eta […]
Kantuz hasi zaigu, ozen, a capella, bere burua aurkezteko. Kepa Egiluzek euskaratutako zen traizioko poema txinatarrez osatutako diskotik, Aurkikuntza aukeratu du saioa ixteko. Erdialdera, gitarra lagun, Argitan jaulki, argitan aurki eman digu. Bere hitzetan, “jarraitu behar dut pauso indartsuz leku zabalago batera iritsi arte xenda ugari dauden lekura eta handik, […]
ZUK atzo edo gaur, han edo hemen, guri edo zuri, horrela dio ZUK dokumentalaren kartelak. Gaur estreinatuko da golen zinemetan. Zinexit jaialdiaren zortzigarren edizioa burutzen ari da egun hauetan Bilbon, giza eskubideak oinarrian dituen jaialdia dugu. Gaurkoan saio bikoitza izango da.”A 15 metros de siria” laburmetraia ikusteko aukera izango da […]
“Hiri kristalezkoa” da Rafa Ruedaren azken lana. Gaur bertan irratian izan da lana aurkezten. Hamar kantu bildu ditu Rafa Ruedak lan berrian. Doinuok maketatzen ari zela, lagun bati erakutsi zizkion, eta hark hiriko kutsua zutela komentatu zion. Hori dela eta, hiriaren inguruan lan erabaki zuen: hamar abestiek hamar pertsonaien izen […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Mailen Solaun kirolariarekin izandako solasaldia ekarri digu. Maialen Solaun laudioarrak 16 urte ditu eta duela hiru urte ikusmena galdu zuen bizikletan izandako istripu baten ondorioz. Goalball kirolak eman dio aurrera egiteko indarra. Goalball-a praktikatzen du eta Espainiako Selekzioarekin aritzeko hautatu dute. Gasteizeko Itxaropena taldeko erdilaria da. […]
Astero bi telesail izan ditugu hizpide, Ibaizabal saioan telesailen tartea ireki dugu Iskandar Hamawyrekin. Aste honetan bi izan dira komentatutako telesailak. Arrakasta handia izan duen “Stranger things” telesailaren gakoak ekarri dizkigu. 80ko hamarkada eskutik joan dira Netflixen proiektua hasi zenetik eta bigarren denboraldi honetan ez da harreman hori aldatuko. Urriaren […]
