Silvia Federiciren Caliban eta sorgina aurkeztu dute Ahotsenean, lehen aurkezpena izan da eta gendez lepo bete da aretoa, Federiciren hitzek ireki dute aurkezpena. Eskafandra bildumaren hirugarren liburu dugu hau. Garapen kapitalistaren genealogia bat, Erdi Arotik gaur arte. Eta bide horretan, sorginkeria egotzitako milaka emakumeren gorputzak. XVI. eta XVII. mendeetako Europako […]
Bilbori buruzko historia ofizialak ahaztu asko utzi ditu bazterrean. Horietakoak izan dira emakumeak, horietakoa izan da euskara. Bietatik zeukan Bizenta Mogelek (1782-1854) eta, hortaz, nekez agertuko da gure udalerriko historia jorratzen duten liburuetan. Hogeita bi urterekin, Ipui onak liburua argitaratu zuen. Hurrengo urteetan, berriz, bertso-paperak eta itzulpenak egin zituen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171205_Gomutan34.mp3 […]
Aukeran Dantza konpainia 1997an sortu zuen Edu Muruamendiarazek, Donostian. Dantzari eta koreografoa da Muruamendiaraz eta ibilbide luze eta emankorreko taldea gidatu du hogei urtez. 20. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko dute Urtarrilak 7an Arriaga Antzokian. Edu Muruamendiarazen visita izan dugu saioan. Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat […]
Xerezaderen artxiboak Jaume Gelaberten “Ur bila basamortuan” ipuina entzuteko aukera eskaintzen digu. 2017ko udaberriaren bukaera aldera Jaume Gelabert Palestinan izan zen, Al-Khalil hirian zein inguruko eskualdean. Bertatik bertara izan zuen beduinoen egoera ezagutzeko aukera, eta Israelgo Gobernuak ezartzen dizkien bizi-baldintza onartezinez oharturik, basamortuko biztanleen errealitatea ezagutarazteko asmotan kronika idatzi zuen. […]
Bilbo Hiriaren Irrati gosarietan saio berezia egin dugu kafe Antzokitik. Gaurkoan kontsumoa izan dugu hizpide. Merkatari txikien egoera aztertuko dugu. Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak, “Black Friday, Black Future” lelopean martxan jarritako kanpainaren berri emango digute, kontrolik gabeko kontsumismoa bultzatzen duten Black Friday bezalako ekimenen atzean gazteon prekarizazioa dagoela salatu nahi […]
EAEn Hezkuntzaren aldeko Akordioa delako prozesua zabaldu den honetan, Kontseiluak sustatuta, hizkuntzaren eremuan jauzia eman beharra aldarrikatu dute hezkuntzako eragileek: Euskal Herriko Ikastolak (Koldo Tellitu), HEIZE (Iñigo Salaberria), Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi), Kristau Eskolak (Mikel Ormazabal), Sortzen (Olatz Egiguren), UEU (Iñaki Gonzalez-Murua), eta hainbat euskal sindikatuk: ELA (Miren Zubizarreta), […]
Gaur Hodei kezkatuta etorri da klasean mutil bat bezala janzten dela esan diotelako. Neskak arrosa kolorez jantzi behar direla esan diote baina hodeiri arrosa ez zaio batere gustatzen. Zuei zein da gehien gustatzen zaizuen kolorea? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/17-gaur%20ez%20dago%20eskolarik-arrosa%20kolorea.mp3 Deskargatu hemen.
Euskararen eguna dugu abenduaren 3an, igandean hain zuzen ere eta Bilboko hainbat auzotan ekitaldiak egingo dituzte euskararen aldeko egun hau ospatzeko. Hona hemen Bilbo auzoetan asteburuan izango diren ekitaldien errepasoa. 11 egun euskaraz ekimenari ekin zioten Deustun duela 9 egun. Horrek esan nahi du, igandean bertan emango diotela amaiera hainbat […]
Bilboko Udalak omenaldia egin die gaur Korrikaren sortzaileei Euskararen Nazioarteko Egunean. Orain 37 urte ekimen honekin hasi ziren AEKko zortzi kideak omendu ditu. Egurrezko lekuko bana jaso dute. Hauek izan dira omenduak: Bitor Allende, Alvaro Gurrea, Urtsa Errazti, Bittor Artola, Josepe Zuazo, Joseba Kanpo, Julen Kaltzada, Enrique Ibabe. Bilboko Udalak […]
Vespa Velutina Nigritorax liztor asiarra da erle europarrari atera zaion azken etsaia. Euskal Herriko erlategietan agudo ari da hedatzen kalamitatea, erlezainen etsipengarri. Espezie inbaditzailea dugu, kalte handia eragiten duena. Gaurkoan Izaskun Perez de Heredia eta Sara Arkotxa biologo eta ikerlariak batu zaizkigu, Liztor Asiatikoaren inguruko doktoretza egiten ari dira, Ander […]
