Igandean, Kafe Antzokian, ‘Ongi etorri, lagun’ antzezlana egongo da ikusgai. Bertan, kanpotik Euskal Herrira etorritako umeen egoera eta beraien integrazioa, antzezlan dibertigarri eta musikatua bilakatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171117_Ongi%20etorri%20lagun.mp3 Deskargatu hemen.
Zinebin bertoko begiradak sailean Atrapados por la serpiente dokumentala proiektatuko da. Cancer Moon taldearen inguruko lana dugu. Alvaro Fierrok eta Ibon Ibarluzeak zuzendu duten filmak Cancer Moon Bilboko rock taldearen ibilbide pertsonalean eta taldekoan sakontzen du. 80ko eta 90ko hamarkadetan aitzindaria izan zen taldearen beste begira ekarri dute. Josetxo Anitua […]
Larunbatean metroko laugarren lineak egin beharko lukeen ibilbidea irudikatuko du haren aldeko Metro linea 4 plataformak. Errekaldetik abiatuta giza katea egingo dute Zabalburu plazara. Metro Linea 4 osatzen duten auzo elkarte eta kolektiboek metroaren 4. linea “atzerapenik gabe” egiten hasteko galdegin dute. Bilboko hegoaldeko guneko auzokideak “historikoki alboratuta” daudela salatu […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzailea bideo jolas eta manga munduan murgildu da. Sendoa Sojo gaztea gonbidatu du bere tartera. Japoniar kulturaren eta manga munduaren inguruan mintzatu da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171115_ander_sendoa_bideojokoak.mp3 Deskargatu hemen.
Trikitixari buruzko hitzaldi musikatu eman du Agus Barandiaranek gaur Kafe Antzokian. Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri (Korrontzi) aritu dira hizlari. Trikitixa erroetatik izenburupean, Euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko du Agus Barandiaranek, eta garai desberdinetako trikitixak […]
Gaurko saioan Patxuko Nice taldearen lan berria ezagutu dugu, Hego Haizea, Ego querido lana. Euskaraz eta gazteleraz dira abestiak, eta kolore asko ditu azalak. Musika ere halakoa dela azaldu dute taldekoek. Lasai egin dituzte kantuak eta urtebete pasatu dute diskoa lantzen, Aieka estudioetan, Pello Gorrotxategirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/171114_piperPatxukoNice.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Bilboko Berbalagunon lehen topaketa egingo dute Irala auzoan. Kurtsoari hasiera ofiziala izango da eta, batez ere, Iralako berbalagun taldeak betetzen duen 10. urteurrena ospatzeko aitzakia ezin hobea.Bilboko Berbalagun egitasmoaren inguruan berba egin dugu saioan Aitorrekin. Poteoa eta tarta, ospakizun xumea baina berbalagunok elkar ikusteko aitzakia izango da gaurkoa. Berbalagun […]
Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartuta, ‘Artxipielagoa’ ikuskizunean, igandean Arriaga antzokian eskainiko dute. Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez akordeoilaria, Garikoitz Mendizabal txistularia eta German Ormazabal pianista biltzen ditu ikuskizunak. Kontzertuaren lehen zatian euskal kantutegi tradizionalari helduko diote eta bigarrenean, Mikel Laboaren eta […]
Niko Etxart “ Astelehen Buruzuriko” azken kontzertua eskaini zuen atzo, Euskaltzaindian. Zikloaren azken ekitaldia izan da. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorasabelek eta Xabi Bastidak pasadan hilabetean hasiera eman ziotenetik, La Basu-Maisha, Anari, Inun eta Gorka Urbizu pasatu dira Euskaltzaindiko egoitzatik. Egitasmo berriaren, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten […]
Asteazkenean azaroak 15, zinebi jaialdiaren barruan ”Estitxu” dokumentala estreinatuko da. Otsailean 25 urte beteko dira zendu zela. Franck Dolosor kazetariak egin du dokumentala, dokumentalaz honako hau irakurri diogu, “Nahiz eta mende laurdena iragan den, Estitxu “bizirik” dago eta bada garaia zor zaion aitortza emateko, iruditan, solasean eta kantuz nola ez…”. […]
