Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu. Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero… 2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta […]
Argia astekariaren errepaso egin dugu lander Arbelaitz kazetariarekin. Eneko Gorriri egindako elkarrizketaz aritu gara, Baiona-Angelu-Biarritz eta Ipar Euskal Herriko euskararen egoeraz esandakoez. Argia.eus-ek 20 urte bete izana ere izan dugu mintzagai, eta azkenik Andeka Juradori egindako elkarrizketa ere ekarri dugu gurera, sare sozialetan bertxiotutakoengatik zigortua izan baita. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171130_LanderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Gaur bertan aurkeztuko dute Susana Andino Galtzagorri elkarteko kideak aurkeztu digu proiektua. Emakumeen Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok beharrezkoa du horrelako espazioa […]
Bertsolari Txapelketa nagusiaren trenak Donibane Lohitzunen izan zuen azkenaurreko geltokia (BECen jokatuko den final handia kontuan izan gabe); eta ari da jada zehazten finaleko zortzikotea. Donibaneko saioan Igor Elortzak mahai gainean koplea eman zuen eta txapelarako bere hautagaitza aldarrikatu. Maialen Lujanbio sailkatu zen bigarren, eta atzetik izan zituzten Julio Soto […]
Gaurkoan abokatuen inguruko telesailak izan ditugu hizpide. Lehenengoa “Suits” telesaila izan du hizpide. Estatu Batuetako abokatu arrakastatsuak ditu protagonista. Telesailak saririk jaso ez badu arrakasta handia izan du. Abokatua ez den abokatua du tramako protagonista. Bigarren telesaiala The Good Fight telesaila, The Good Wife arrakastatsuaren spin-off-a. Christiane Baranskik jokatzen du […]
Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta) antzezlana. Abenduak 13an Bilborock aretoan ikusteko aukera izango dugu. Taula gainean Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga aktoreak. Gaurkoan Enekorekin berba egiteko aukera izan dugu. Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute […]
Bihartik hasita larunbata bitartea “ Orue kartzela, andreak, iragana eta duintasuna” jardunaldiak antolatu dituzte Santutxun. 1937ko ekainean faxistak Bilbora heldu eta gutxira muntatu zuten Orue txaletean emakumeen kartzela politikoa. “Gudari eta miliziano andrazkoak eta errepublikazaleei laguntza ematen zieten andrazkoak espetxeratzeko leku bat nahi zuten faxistek”, eta funtzio horixe bete zuen […]
Sortzen Elkarteak, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza Proiektua garatzeko Gida Praktikoa aurkeztuko du, abenduaren 2an Bizkaiko Dima herrian burutuko dugun ekitaldian. Hizkuntza-proiektua ikastetxe guztiek sortu behar duten dokumentua da. Bertan,ikastetxeko hezkuntza-proiektuan oinarrituta, hizkuntza-helburuak finkatzen dira, eta ondorioz, hizkuntza ezberdinen irakaskuntzarako irizpideak eta ikastetxeak dauzkan,barne zein kanpo harremanetarako hizkuntza-irizpideak ere […]
Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª […]
Kulturaz, euskal kulturaz, herri kulturaz eta euskara munduaz arduratzen da bereziki Arrate, Filmak egiten ditu, oporraldiak horretara emanik eta bizitza filmen inguruan biziz. Irudimenaz norberak nahi duen bizimodua eraikiz. Jostuna zuen Pantxike amama, Andoainen. Hari horri heldu diogu patxadaz, gehiago jakiteko, zer izan ote zen garai bateko gremio bizimodu haren […]
