Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak.  Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]

Hauxe dugu 2016-2017 ikasturteak duen POTTO saioaren akabuko alea. Uste baino lehenago egin digu ihes denborak, eta guk ere atsedena behar! Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia…. oporretan goaz! Alabaina, joan aurretik azken saioa grabatu dugu. Gaurko saioan, Saran jokatu eta Aroa Arrizubieta bertsolari gasteiztarrak irabazitako Eskolarteko txapelketaren finalaz gozatzeko aukera […]

Gaurko saioan  botere ekonomikoek gobernu deserosoak boteretik kentzeko ekonomia nola erabiltzen duten azaldu digu Endika Alabort Amundaria ekonomialariak.  Azken urteotan, Latinoamerikako gobernu progresistak kinka larrian daudela; Kolpe Ekonomikoa edo Shock Doktrinak gertatzen ari direla aipatzen ari dira. Ekonomiak proiektu eraldatzaileetan duen pisua aztertu dugu. Adibide giza, Txilen gertatutakoa aipatu dugu. […]

Osakidetzako medikuen pareko soldatak nahi dituzte auzi medikuek, eta halaxe eskatu izan diote Jaurlaritzako Justizia Sailari urteetan. Iaz greba ere egin zuten Euskalplataformak deituta, eta, horren karietara, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartu zuen Jaurlaritzari exijituz auzi medikuen eskaerak bete eta gatazkari amaiera emateko. Lab sindikatu Lorenak gatazkaren nondik […]

Deusto Barria igogailuaren eraikuntza dela-eta, Udalak Arangoitira igotzen den A-6 bus linearen prezioaren igoera iragarri du 2018rako. Horren aurrean, Bihotzaran Arangoitiko auzo-elkartetik salatu dute gaur egungo igogailuaren proiektuak ez duela bizilagunen parte-hartzea izan, eta Arangoitiko eremu garaienean bizi direnen bizilagunentzako eta irisgarritasun arazoak ez dutenentzako lagunei besterik ez diela mesederik […]

Kultura eta ekonomia aztertu ditugu euskal kulturgintzaren transmisioa gradu-ondoan.  Herri onen eraikuntza ekonomiaren ikuspegitik aztertu dugu. Gaurko saioan Xabier Alkorta izan dugu bide lagun. 1949an Donostiako familia euskaldun xume batean jaiotakoa. Ibilbide luzea egin du Xabier Alkortak. 1967an Donostiako Udal Kutxan sartu zenetik, Kutxan garatu du bere ibilbide profesionala. Bertan […]

Hormak haustuz, elkarguneak eraikiz lelopean larunbat eta igandean Munduko Jendean jaialdia ospatuko da Bilboko Areatzan. Bi egunetan zehar musika, dantza, tailerrak, kultur aniztasuna, gastronomia… denetarik izango da antolatutako espazio ezberdinetan. Jaialdia iragartzeko lehiaketa egin dute eta irabazlea June Taboada izan da. Gurean izan da, “Bilbo mugarik gabe” gai hartuta jaialdirako […]

Virginie Despentes idazle eta feminista frantziarrak King Kong Théorie saiakera autobiografikoan gizarte heteropatriarkala astintzen du, baita feminismoaz gogoeta interesgarriak egin ere. 2006an atera zuen saiakera frantsesez eta hiru argitaraldi izan zituen. Saiakera euskaraz Elkar argitaletxeak atera du Eskafandra bilduman eta Itziar Diaz de Ultzurrunek itzuli du.Saioan bide lagun izan dugu.  […]