Lau euskal musikarirekin batu da Topatu eta klitto agerkaria emakumeek eszenan dituzten zailtasun eta aukerez berba egiteko. Gaurkoan dokumentala eta emakumeen presentzia oholtzan aztertu dugu Izaro Andres musikaria eta Ane Iruretagoiena kazetariarekin. Euskal musika eszenaz, inertziez, erronkez, zailtasunez eta aukerez aritu dira dokumentalean, Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz […]
Zorrotz begiratzen eta aztertzen ditu hedabideak Maria Gonsalez Gorosarrik , EHUko irakasleak. Hedabideetako titularrak aztertzen ditu jakiteko nola tratatzen dituen emakumean gaur eguneko kazetariak. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka ze ideologia mota dagoen. Gaurko saioan errepasoa egoera konkretu batean entzundakoaren harira abiatu dugu, trenean Zornotzarako bidean trenean Bilboko parranda horretan prostitutak […]
Urriaren batean erreferenduma egingo dute Katalunian. Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa? Galderari erantzun beharko diote herritarrak, baina data hori baino lehen korapilo asko askatu beharko dituzte, tenperatura altuak meteorologiari dagokionez baita ere politika kontuetan. Zalantza asko daude argitzeko,esaterako, gobernuak datorren urriaren 1erako iragarritako galdeketa atontzen laguntzen duten […]
Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostenaren ondorioak kaleratu ditu, gizartearen erradiografia direnak. Datuen arabera, egoerak hobera egin duen arren, pobrezia egoera latzenetan bizi diren familiak gehitu egin dira azken urte hauetan eta gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo du. Idoia Pérez de Mendiolak Oinarrizko Gizarte-Ekintzako arduradunak xehetasunak […]
Bilboko Kalealdiaren XVIII. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 1era ospatuko da. 58 emanaldi izango dira Bilbon, kaleko antzerkirik interesgarriena etorriko da Bilbora, eta bertan, zirkua, musika, txotxongiloak eta objektuen antzerkia nahasten dituen eta irudimenez beteta dagoen sorkuntza lan asko ikusteko parada egongo da, Euskal konpainia askok hartuko dute parte: Deabru Beltzak, […]
Gaurkoan Rafa Ruedak Iker Martinez Oñatiarraren bakarkako lehen lana ekarri digu “Itzalen mundua” deiturikoa. Latzen, Potemkin eta bestelako hainbat egitasmotan jardun ondoren, gaur egun Lenao taldean ari da Iker Martinez Oñatiko musikaria. Paraleloki, baina, bakarkako bideari ere heldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170616_Rafa_Iker%20Martinez.mp3 Deskargatu hemen.
Nafarroako albisteen kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Abiadura handiko trenaren inguruko akordioak ekarritako desadostasunak pil pilena jarraitzen dute. Gobernua babesten duten lau alderdiek batzarra egin dute Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearekin., baina Madrilekin Nafarroak izan dezakeen hitzarmenak bere horretan desadostasunak sortu ditu. Laukoaren baitan iritzi desberdinak daude. […]
ARGIAko Lander Arbelaitz erredaktoreak azaldu digunez, aste honetako ARGIA astekarian hiri baratzeak izan dituzte hizpide erreportaje nagusian. Munduan gero eta herritar gehiago doa landa girotik hirietara bizitzera. 2050erako 6.300 milioi pertsona hirietan biziko direla aurreikusten da. Eta munduko hirietan nekez egon da inoiz hain banaketa handia pertsonen eta naturaren artean. […]
Faxismoaren aurkako azken harresia apala izan zen oso: Artxanda mendia. Bertan, ehunka gudarik eta miliziarrek aurpegia eman zioten Francoren armadaren oldarrari. Hona hemen haietako baten testigantza. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170616_gomutan24.mp3 Deskagatu hemen.
Agur, bertsozale pottopsikotiko depresibo taldea! Gaurko saioan bi kontu ditugu gozagai: Markina-Xemeinen jokatutako Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala eta, asteburu honetan, Mekoletan izan den Durangaldeko IV. kopla txapelketa. Markinan Iruri Altzerreka Garaiarrak lortu zuen Bizkaiko eskolarteko txapela eta Mekoletan gure Josu Zabala izan zen txapalata (garaikurra) etxera eraman zuena; bai, ondo […]
