Magia saioa izan dugu gaurko saioan, Aitor eta Iñigo batu zaizkigu, Tor eta Txoborro magoak. Aste Nagusia elkarrekin ikuskizuna eskaini dute, Aztikeriak izenekoa. Gaztetik izan dute afizioa magiarekiko. Magia aztiak egiten duena  sinestean datza, magia buruan sortzen da. Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? […]

Kataluniako galdeketari babesa azaltzeko saioa egin du ANCk Bilbon, Joseba Egibar, Maddalen Iriarte, Zelai Nikolas, Jordi Sanchez, Joan Tarda eta Jordi Turullekin. Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumari babesa azaltzea izan da  saioaren asmoa, eta sei hizlariek aho batez baieztatu dute galdeketa egingo dela. Jordi Turull Generalitateko bozeramailea, Joan Tarda […]

Arriaga plazan Kukai dantza taldeak “Topa “ ikuskizun berria aurkeztu du. Aste Nagusiko saio berezira batu zaigu Jon Maia dantzari eta koreografoa. Urte garrantzitsua izan da Kukai dantza taldearentzat, max sariak etxera ekarrita ikuslegoaren berotasuna sentitu dute. Udan egun batzuk atseden hartu ostean egun Topa kale ikuskizuna eskaintzen dabiltza. Kataluniako […]

ALGARA konpartsak Ipar Euskal Herriari eskaintzen dion egunean Adur Larrea eta Xabirekin Kaskarotenea ikastolaz jardun gara. Kaskarotenea Ziburuko (Lapurdi) ikastola da. Bi urte daramate bertan eta hirugarrena hasteko moduan izan badira, zailtasunak zailtasun. Dena dela ikastola honen ibilbidea ez da batere erraza izaten ari, lurrekin zailtasunak dituzte, espazioarekin…  Ikastolaren ibilbideaz […]

Federico García Lorcaren obrarik ospetsuenetakoa da “La Casa de Bernarda alba”. Garai bateko Andaluziaren erretratua, emakumeek sufritzen zuten errepresioaren, ezberdintasunaren era haien kontrako bortizkeriaren irudi tragikoa. Deustuko 6. Pabilioian emakume talde batek antzezlana martxan jartzea pentsatu zuten. Orain, Aste Nagusian, Lorcaren maisulana bigarren denboraldiz eskaintzen ari dira. Bilbo Hiria Irratian […]

Alberto Urretxo Bergarar musikaria bisitan izan dugu. Aste Nagusia musika klasikoa ez da jendearen artean jarraitzaile gehien duena beharbada, baina izan badira zaleak. Ohikotasunaz ari garelarik, tronboia ere aipatzekoa da, instrumentu ez ohikoenetakoa lez. Horixe jo eta irakasten du Alberto Urretxok, tronboia. Duela urtebete eskas Soinuaren bidaia deitutako proiektua martxan […]

Zea Mays talde bilbotarreko Aiora Renteria izan dugu gurekin. Errekaldeko taldeak aurten 20 urte betetzen ditu musika mundua. Ospatzeko modurik onena kontzertuak ematea da. Uda honetan Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan eskaini dituzte kontzertuak Iruñean, Gasteizen eta, nola ez, gurean Bilboko Aste Nagusia. Txosnetan askotan kontzertuak eman badituzte ere oraingo […]