POTTO: Hementxe ikasturte honetako akabuko saioa

Hauxe dugu 2016-2017 ikasturteak duen POTTO saioaren akabuko alea. Uste baino lehenago egin digu ihes denborak, eta guk ere atsedena behar!
Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia…. oporretan goaz!
Alabaina, joan aurretik azken saioa grabatu dugu. Gaurko saioan, Saran jokatu eta Aroa Arrizubieta bertsolari gasteiztarrak irabazitako Eskolarteko txapelketaren finalaz gozatzeko aukera dago, Lemoizko auzo den Andrakan izandako urteroko bertso-afari mundiala (Sebastian Lizaso eta Nerea Ibartzabal izan ziren kantuan Andrakako Sagardotegian) ere eskaini dugu eta Jon Maiari egindako elkarrizketa (Berriak Jaio Ginen liburuaren kontura) + agenda-proposamena.
Biba potto, biba guek!

hay ke mejorar! urrian elkartuko gaitu bertsoak; bitartean, ondo bizi

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Larunbatean Errekaldetik arituko gara zuzenean

ol. Eka 23 , 2017
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak.  Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]

Honekin lotuak