Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Euskararen auzia, euskararen legeak pauso eman du. Nafarroako Parlamentuak baietza eman dio Euskararen Legea aldatzea eta 45 herrik babes handiagoa izango dute euskarari dagokionez. Haietatik 44 eremu ez euskaldunetik mistora pasatu dira, eta bat, mistotik euskaldunera. Atetz da herri hori, eta herri horretan ofizialtasuna hartuko du euskarak. Eremu euskaldunean soilik baitu euskarak lege maila hori.
ARGIAk asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu lander Arbelaitz erredaktoreak. Azalean, Aleida Guevara March kubatarra, pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta Che Guevararen alaba. Berriki Bilbon elkarrizketatu dute, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean izan baita. Aitaren figuraz, bizipenez eta iraultzaren osasunaz solastu dira berarekin. Horrez gain parkeak ikasgela […]