Xerexaderen atxiboko atal berri honetan poesia dugu protagonista. Goizalde Landabasoren azken poema liburuko poemak entzungo ditugu “ Babeserako kopia”. Hiri biziaren liluran, bazterrean beti dago guri begira dagoen arratoiren bat. https://bilbohiria.com/docs2/2016/xerezade/Xerezade161221BabeserakoKopia.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, 1994an Minnessotako The Jayhawks taldearen Tomorrow the greeen grass diskoan agertu zen Blue kantua izan da. Duela gutxi UNESCOk Kubako rumba Gizadiaren ondare ezmaterial izendatu du. Hori aitzakia hartuta, Muñequitos de Matanzas, Clave y Guaguanco eta Monguito Santamaríaren kantuak entzun ditugu, besteak […]
TOPAGUNEAk antolatzen duen Udagoieneko Ostera ekimeneko hitzaldi musikatua dakargu, Jurgi Ekizak eman zuena Bilboko Kafe Antzokian, abenduaren 14an, Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat; formato akustikoan aurkeztu zituen Willis Drummonden kantak hilaren 22ko kontzertua berotzeko Bilbon Kafe Antzokian; “Tabula rasa” aurkeztera datoz. https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161216artayorran-jurgiekiza.mp3 Deskargatu hemen.
Nafarroako Gobernuak aurten baino 225 milioi gehiago izango ditu 2017an. Aurrekontuak onartu dituzte eta horren berri eman digu euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetariak. Atzo, osoko bilkuran, lau alderdiek alde bozkatu zuten. Bestetik euskalerria irratiak ospatu behar duen festaz mintzatu zaigu “Horra! Olentzero ongi etorri festa”.
Mikel Asurmendik Maddalen Iriarteri elkarrizketa egin dio aste honetako Argia astekarirako. Egun EH Bilduko Gasteizko legebiltzarkidea dena urte luzez aritu da ETBn lanean eta politikaz, hedabideez eta beste hainbat gaiz hausnartu du Argia astekarian. Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetariak Haizea Nuñez abokatuari eginiko elkarrizketa nabarmendu du. Horrez gain Ivan Mirok […]
Malas Compania eta Karola elkarteek, Bilboko Udalaren eta Zaporeak elkartearen laguntzarekin, zirku emanaldi solidarioa egingo dute gabon hauetan Bilbon. Malas Compañiaseko Mikel Pikaza batu zaigu saiora, egun Bilbon zirkuak duen argazkia ekarri digu. Bestetik Abenduko ikuskizuna xehetasunak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161222_mikel_pikaza_zirkoa.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea hasi denetik, lanean gertaturiko 53 heriotza zenbatu dituzte sindikatuek Hego Euskal Herrian; Iparraldekoak kontuan hartuz gero, 55era igotzen da kopurua, LAB sindikatuak bere webgunean duen zenbaketaren arabera. Atzo protesta egin zuten Bilboko kaleetan eta hitzez bakarrik ez, ekintzekin ere salatu dituzte patronal eta erakundeen jarduerak. Isilik egin dute plaza […]
Azaroa eta abenduan entzutetsuak izan ez diren bi gertaera eman dira, Bilbon eta Donostian hurrenez hurren, hiriaren eraikuntzarekin harreman zuzenean direnak. Eraispenen inguruko hausnarketa ekarri digu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Azken Kukutza, Errekaldeko gizarte etxe okupatua, 2011ko irailean eraitsi egin zen. Kultur hutsune handia utzitako gertaera honek, beste Etxarri gaztetxea sortzera […]
Gobernuak Kontabilitate Plan Orokorrean azken orduko aldaketak egin ditu, enpresa txiki eta ertainei dagokionez. Badirudi aldaketek ez dutela eragin handirik izango, baina kontabilitateak langileengan duen ondorioa erabatekoa da; erregulazio planak aplikatzerakoan, enpesa itxierak, kaleratzeak… hala ere, ezezaguna da askorentzat, ulertezina. Kontabilitatea neutroa dela esan ohi da, baina ez da horrela. […]
EAJk, EH Bilduk,Geroa Bai, Nafarroako Ahal Dugu-k, ESK-k, Eilasek eta Etxaldek agerraldia egin dute Bilbon, Luhusoko polizia operazioaren inguruko balorazio bateratua egiteko. Ainhoa Etxaidek irakurri du hiru puntutako dokumentua euskaraz eta Txiki Muñozek erdaraz, aldamenean sinatzaile guztiak zeudela. Sinatzaileek positibotzat jo dute atxilotuak askatu izana eta Ipar Euskal Herriko gizartearen […]
