Azken hamarkadan argiaren prezioak gora egin du, ia %70 garestitu da faktura, kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketa baten arabera. 2006an, 336 kilowatteko kontsumoa eta 4,4ko potentzia kontratatuta zuen familia batek 47 euro ordaintzen zituen hilero; egun 80 euro inguru pagatuko ditu. Garestitzen jarraituko duela diote adituek. Argindarraren eguneroko salneurria bezperan ezartzen dute […]
Gaurkoan #60 dakargu, PILT talde mungiarrari eskainitako monografikoa, euren itzulera iragarri dutela -eta, berotzen hasi gaitezen, ez bagagoz honezkero! Altxa bolumena, lar barik, platerak dardarka hasi ez daitezan!! Rock´n Roll!! https://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/abyo%23260-pilt-monografikoa.mp3 Deskargatu hemen.
Slim Harpok 1957an grabatutako I´m a King Bee izan da gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua. Jarraian, , The Rolling Stonsek 1963an egindako kantu beraren bertsioa entzun dugu. Ondoren, Stones-ek kaleratu berri duten kantu bertsio diskoa aletzen eta konparatzen joan gara jatorrizko kantuekin hurrenez hurren. – Blue and […]
Eredu ekonomikoaren inguruko hausnarketa ekarri digu Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Eredu ekonomikoa kapitalistak ez dio auzi ekologikoari erreparatu eta Euskal Herrian ere eredu ekonomikoak aldatu egin du. Azken hamar urteak hamarkada galdua dela esan dezakegu. 2007an hasitako krisiak langileen kontra egin du, atzera bueltarik ez duten aldaketak ekarri ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170119-hizpidea-jonbernatzubiri.mp3 […]
Zaragozako gorputegian daukate Jose Angel Serrano Benitez bilbotarraren hilotza, urriaren 14an Zuerako kartzelan hil zenetik. Salhaketa elkarteko Aitor Corres izan da gurean. Auzitegi autopsiaren txostena eskasa dela salatu dute, eta bigarren azterketa bat eskatu dute, baina konfiantzazko medikuak eginda. Serrano delitu txikiengatik sartu zuten preso eta hamazortzi urtetik gora zeraman […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Bi gai aipatu dizkigu. Aste beltza izan dute Nafarroan, atzo topatu zuten Burlatan hil zuten andrearen gorpua, Arga ibaian topatu zuten hilotza atzo arratsaldean, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Astelehenean hasi ziren Nafarroako larrialdi zerbitzuak Blanca Marques 48 urteko burlatarraren gorpuaren bila, haren […]
Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu […]
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeen mundu martxak hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela adieraz dute. Urteak 19 egun bete dituen honetan, 2 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta 2 urteko neska donostiarra larriki zauritu du aitak Valentzian. Gutxienez zortzi eraso salatu dira. Urte berria izan arren indarkeria matxistak gogor kolpatzen jarraitzen duela […]
Euskal kultura euskaraz baino ez da posible ala espainieraz eta frantsesez ere bai? Galdera horretatik abiatu zuen tesia Ibai Iztuetak, ondoren “Cultura vasca vs. euskal kultura” saiakera liburua plazaratu zuen. Euskal Kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan izan da eta bertan eginiko elkarrizketa duzue bertan entzungai. Askotan entzundako zalantza jarri du mahai […]
25 urte bete ditu 2016an Rekalde aretoak, 1991 urtean zabaldu zituen ateak eta 1000 metro koadroko azalera du. Gaurkoan bertatik bertara aritu gara, Asier Madarieta eta Estizen Esesumagarekin batera. Atzera begira jarri eta aretoak egindako ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, gaur egun dituzten erronkez aritu gara. Bestetik, egunotan zabalik dagoen Paleolitoari […]
