Gaurko nazioarteko tartean Zipre uharteari begira jarri gara. Zipreko eta Ipar Zipreko gobernuek aurreko astean abiatu zituzten batasuna lortzeko negoziazioak, Genevan, Suitzan. Uhartearen batasuna lortzeko.  Gaian sakontzeko Jon Kortazar Billelabeitia izan da gurean. Atzera begira jarriko gara, Zipreko gaur eguneko egoera ezagutzeko, Erresuma Batuak Zipre bereganatu zuen 1878an, Otomandar Inperioarekin […]

Haur transexualen gurasoek osatzen dute Chrysallis elkartea. Ikastetxeetan transexualitatea lantzeko proposamena da euren ekimenaren funtsa. Haur transexualen errealitatea ezagutarazteko kanpaina abiatu zuen elkarteak eta kanpainarako erabilitako irudia zentsuratu egin dio Facebookek.” Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu du kanpaina.  Besteak beste afixak jarri dituzte Bilbo, Donostia, […]

Gaurkoan zoru klausulak izan ditu hizpide Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Zoru klausulak Gutxieneko irabaziak bermatu eta interesen jaitsiera eragozteko, bankuek 2009tik hipoteka kontratuetan jarri izan dituzten klausulak dira. Etxeak finantzatzeko maileguak kalkulatzeko Euribor indizeak finkatzen dituen interes tasei izkina egin, eta kopuru finkoak ipini izan dituzte bankuek behetik, galerei atea ixteko. […]

Gure bigarren “Theme Time” saioan,  “etsai” edo “enemy” kontzeptuarekin nolabaiteko erlazioa duten hainbat talde eta kantu entzun ditugu. Baina hori baino lehen, aspaldion ohi dugun bezala, urrezko kantuarekin eman diogu hasiera gaurko saioari. Gaurko urrezko kantua, “Dancing with the enemy” disko bildumatik hartu dugun Kubako “Felix Chappottin orkestraren” La Guarapachanga […]

Itoizko ura Erriberara eramateko aukerei buruzko txostena aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Horien berri eman digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Ubidearen ordez, lurpeko hoditeria ezartzea planteatzen du ikerketak, kostua %40 inguru murrizteko. Bestetik Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak Parlamentuan azaldukoaren berri eman digu,  Apiriletik Madrilgo gobernuak ez duela borondaterik erakutsi negoziazioak […]

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da, kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Abenduan plazaratu zuen lan berria, Bederatzi kantu berri bildu ditu “Gordeka” deituriko lanean, kantariak, rock folk progresiboa lantzen du. Elektronika ukituek ere baditu lanak. Ahots sakoneko kantaria da Tristtan Mourguy. Gaurkoan Tristtan Mourguy kantariaren bidaiak kantua […]

Errezil, Mendaro, Ataun , Larrabetzu eta Areatza  Uemako kide bihurtuko dira, larunbatean egingo duten batzar nagusian. Hala, 82 kidek osatuko dute aurrerantzean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Bihar Larrabetzun egingo dute bilera izan dugu hizpide Miren Segurola Uemako koordinatzailearekin. Larunbateko batzar nagusian besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dituzte,  udalak ez ezik udalerriak […]

Katalina de Erauso pastoralak izen bereko emakumearen istorioa kontatzen du, XVI. mendean girotua. Donostiako komentutik ihes egin zuen, emakume izateagatik zuen etorkizunari ihes egiteko. Emakume baten historia eta borroka da. Jaime Valverdek EHAEZ elkarteko kideak gaurkoa hizpide izan du. Baionan ekainean estreinatu zen pastorala, ez ohiko lana izan da. Pastorala […]

Kontsumo ohituren inguruko kafe solasak ekimenean izan gara. Asteazkenean Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, gure kontsumo ohiturak aztertuko dituzte Kafe Solasak saioan, era naturalean mintzamena praktikatuz aritu dira egun osoan zehar. Bertan jasotako iritziak ekarri ditugu Ibaizabal magazinera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170112_kafesolasak.mp3 Deskargatu hemen.