“Pantzart” antzerki taldeak Plisti-Plasta ikuskizuna estreinatuko du urtarrilaren 4ean  Bilboko Azkuna Zentroan, Gabonak Arte programaren barruan. Plisti-Plasta izeneko ikuskizuna estreinatuko du ume txikientzat 0 eta 3 urte bitartekoentzat. Juan Kruz Igerabideren testuekin egindako ikuskizun da.  Bertan, xaboi-burbuilak dira protagonistak. ”Plisti-Plasta” formen mugimenduez eta txotxongilo, pailazo eta koloretako ilargien bezalako gauzez […]

Urtarrilaren 2an eta 3an Marikixkur eta hiru hartzak antzezlana eskainiko dute Bilboko BBK aretoan. Ylenia Baglieto eta Iñaki Maruri aktoreekin izan gara, baita Galder Perez zuzendariarekin ere. Marikixkur neskato bihurria eta alaia da; eta urre koloreko ile kizkurra du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. […]

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoa Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria izan da. Emakume eta bertsolari eta gazte eta bertsolari izatearen inguruan mintzatu da. Egindako ibilbidea aztertu du, emakumeen ahalduntze prozesuaz eta plazan izan duten eta gaur egun daukaten presentziaz ere aritu da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/EKT/161123_Ainhoa_Agirrezaldegi_Bertsolaria.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, 1994an Minnessotako The Jayhawks taldearen Tomorrow the greeen grass diskoan agertu zen Blue kantua izan da. Duela gutxi UNESCOk Kubako rumba Gizadiaren ondare ezmaterial izendatu du. Hori aitzakia hartuta, Muñequitos de Matanzas, Clave y Guaguanco eta Monguito Santamaríaren kantuak entzun ditugu, besteak […]

TOPAGUNEAk antolatzen duen Udagoieneko Ostera ekimeneko hitzaldi musikatua dakargu, Jurgi Ekizak eman zuena Bilboko Kafe Antzokian, abenduaren 14an, Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat; formato akustikoan aurkeztu zituen Willis Drummonden kantak hilaren 22ko kontzertua berotzeko Bilbon Kafe Antzokian; “Tabula rasa” aurkeztera datoz. https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161216artayorran-jurgiekiza.mp3 Deskargatu hemen.

Mikel Asurmendik Maddalen Iriarteri elkarrizketa egin dio aste honetako Argia astekarirako. Egun EH Bilduko Gasteizko legebiltzarkidea dena urte luzez aritu da ETBn lanean eta politikaz, hedabideez eta beste hainbat gaiz hausnartu du Argia astekarian. Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetariak Haizea Nuñez abokatuari eginiko elkarrizketa nabarmendu du. Horrez gain Ivan Mirok […]

Malas Compania eta Karola elkarteek, Bilboko Udalaren eta Zaporeak elkartearen laguntzarekin, zirku emanaldi solidarioa egingo dute gabon hauetan Bilbon. Malas Compañiaseko Mikel Pikaza batu zaigu saiora, egun Bilbon zirkuak duen argazkia ekarri digu.  Bestetik Abenduko ikuskizuna xehetasunak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161222_mikel_pikaza_zirkoa.mp3 Deskargatu hemen.