2016ko otsailean, Gobernu Batzordeak, Bilboko hiri-antolamenduaren Plan Orokorrean zehazten den 7. ordenantzaren aldaketen aurrera eramatea adostu zuen Ensancheko zonarako. Helburua, ostalaritzarekin erlazionatutako erabileren araudia eguneratzea zen, hiri ingurua eta ingurumena babestuz Bide batez, ostalaritza establezimenduetarako lizentziak eten egin zituen, behin behinekoz. Ildo horretan, ostalaritzarekin erlazionatutako jardueretarako lizentziak eta hauek hirien […]
Hilabetean behin hizpidea magazinean Joseba Felix Tobar Arbulu batzen zaigu. UEUko ekonomia saileko kidea dugu eta azken egunetan Hetordoxia blogean aipatutako kezkak izan ditugu mintzagai. Beste behin euroaren porrotan inguruan berba egin dugu. Izan ere badira ekonomialariak horrela baieztatzen dutela, oraingo honetan AEBko ekonomialaria aipatu digu Josebak Larry Randall Wray, […]
Administrazioak saiatzen dira ikastetxeei tresnak ematen eskola barruko jazarpenari aurre egiteko; derrigortuta daude guztiak, susmoren bat izan orduko, legeak agindutako protokoloak abiatzera, zer jazotzen den ikusteko. Sentsibilizazioa gora badoa ere, ez da erraza kasu denei erreparatzea. Gaian sakontzeko asmoz Jose Antonio Oñederra psikologo eta irakaslearengana jo dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161128-hizpidea-joseantonio-o%c3%b1aederra.mp3 Deskargatu hemen.
Lau Behi taldeak “Onenak” bilduma argitaratu berri du. Bere Ibilbideko kanturik esanguratsuenak. Donostiako laukotearen ibilbidea birpasatu dugu Rafa Ruedaren laguntzaz. Hamalau abesti jasotzen ditu bildumak, eta horietako bi aurten grabatutako kantu berriak dira, “Positiboan” eta “Hogei urte”. Mikel Azpiroz taldekidearen Mamusik zigiluak argitaratu du diskoa eta Durangoko Azokan eskuratu ahal […]
Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela atzean eta ezkutuak geratzen den indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herriko Bilgune feministak, azaroaren 25aren harira; haurren aurkako indarkeria patriarkala. “Ikusi makusi, zer ikusi” lelopean isilpean gordetako egoera plazara atera dute. Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu […]
Gaurko saioan Jaime Valverdek bi antzezlan ekarri dizkigu. Francoren bilobari gutuna memoria kolektiboaren collage handia dela aipatu digu eta frankismo eta nazismoaren traumari aurre egiteko katarsi kolektiboa. Antzezlanaren estrukturari dagokionez narratibotasun handikoa iruditu zaio, tonu sotila tempoa, neurria, kontaketen erritmoa goraipatu ditu. Bestetik Dxusturi teatrok estreinatu berri duen Karramarro antzezlana […]
Ostegunetan bat egiten dugu Argia astekariarekin, eta aste honetan dakartzan gaien errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Ohikoa dun moduan hiru gai aipatuko ditugu eta azaletik abiatuko dugu errepasoa, horrela irakur dezakegu “ Zazpi haurretatik bati sexu erasoak egin dizkiote etxeko giroan” , kezkatzeko moduko datuak bildu dituzte erreportaje nagusian, […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Altsasuko auziaren nondik norakoak aipatu dizkigu. Larunbaterako deituta dagoen manifestazioaren berri eman digu. Altsasun irudi bateratua irudikatu dute. Sakanako hamabost udaletako alkate eta zinegotziak agerraldia egin dute. Urrian, jaietan izandako gertaerak sortu duen “anabasa eta gehiegikeria” salatu dute.Bestetik Nafarroako gobernuak ere […]
Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” […]
Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak. Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain […]
