2021eko apirilean Lekarozen, Baztanen, makinen aurrean jarri, bideak itxi eta, behin-behinean, Aroztegiko proiektuaren lanak geldiarazi zituen mobilizazio herritar batek. Ondorioz, “talde kriminal antolatu bat” izatea eta “derrigortze eta bortxa” delituak egitea leporatzen diete zazpi baztandarri. Oiher Urrutia Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearekin hitz egin digu eta argi adierazi du ez direla […]

Atletismoa, Kirol Eskirol saioan. Bilbo Hiria irratiaren uhinetan, Claudia Villalante atletak hesi jauzilaria izateko sekretuak kontatu dizkigu, metro laburretan jauzika! Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi du eta “Suzko gurdiak” pelikula zabaldu dugu opari; Julen Zelaieta Xorroxin Irratiaren Xoriak kantu eta kontuak ekarri, Maite Sarasola bertsotan izan dugu, musika… On egin. […]

Bilboko Alde Zaharrean giro beroa nagusitu da maiatzaren 21etik 25era ospatuko diren ZAHARREAN BERRI jaien harira. Auzoko bihotzean, hainbat auzokide, lagun eta belaunaldi elkartu dira festenaurkezpenean, eguraldiaren aurreikuspenak kaskarrak izan arren, auzo izaerari eta bizikidetzari eusteko konpromisoa berriz agertzeko. Alde Zaharrean bizitzea gero eta zailagoa egiten ari dela ere salatu […]

Lehorretik kontinente zaharrean zehar, bustitik balez beteriko itsaso zabalean, literaturaz beteriko bidaiari ekingo diogu. Noraino, baina? Bidaia eder hori, noski, ez dugu bakarrik egingo: gure lagun biboteduna, entzule fidelak eta liburuetako pertsonaiak alboan izango ditugu, guztion artean, urratsez urrats, herri bat osatuz. Amaitzeko, gure teleberri literarioan, Hegel irakurtzen alemaniera ikasi […]

Astekariaren errepasoa egin dugu, eta azalera krisi energetikoaren gaia ekarri dute, zehazki, itzalaldi energetikoaren gaia. Urko Apaolazak sakon eta ikuspegi kritikoarekin landu du gaia, bai energia krisiaren bai banaketa sistemaren ikuspegitik. Ondoren, bi elkarrizketa aipatu ditugu: alde batetik, Bittor Barandiaran sukaldariari egindakoa, eta bestetik, Ernaiko bozeramaile Amaiaur Egurrolari egindako solasaldia […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250515_agenda_erlantzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Hezkuntza grebaren amaierari erreparatu diogu aste honetako Lanaren Ekonomia irratsaioan. Agenda sindikala eta gero, CCOOeko Hezkuntza arduraduna den Sonia Aldavek sinatutako akordioaren onurak nabarmendu ditu, hezkuntza publikoa hobetzeko bidea oraindik luzea dela azpimarratu arren. Ostean, Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arduradunarekin luze hitz egin dugu. Greba abiatzeko helburu nagusiak bete ez […]

Bertsoaren magia bazkari eta afaritan zukutu dugu. Oturuntza elefanteen ostean kantu-errima josteta da protagonista, eta gaur Asier Legarreta TAKETeroaren grabazioetako aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu. Errigoitiko Ikuilu elkarteak otsailaren 22an antolatutako bertso-bazkarian, kantuan izan ziren Nerea Elustondo eta Arkaitz Estiballes. Zorrontzako Uxarte sagardotegian, berriz, bertso-afarian, urtarrilaren 24an, Unai Iturriaga eta Aissa […]

Gaur hasi da Euskaraldia eta hamar egunez Euskal Herriko ahoak eta belarriak euskaraz beteko ditu. Hizkuntza ohiturak eta euskara erdigunera eramatea dira helburuak. Euskal Herriko hainbat txokotan hasiera ekitaldiak egingo dituzte gaur, guk Bilbokoaren berri jaso dugu Alazne Astorgarekin. Indautxuko Plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan, eta 19:00etan izango da ekitaldi […]