Erroldarik gabe, izaterik ez. Hori da igande honetan, maiatzaren 11n, Bilboko kaleetan ozen aldarrikatuko den mezua. Herritar guztiok eskubide berberak izatea aldarrikatzen duen “Erroldaren Korrika” egingo da goizeko 11:30ean, Errekaldeberriko Plazatik abiatuta. 6 kilometroko lasterketa edo 3 kilometroko ibilaldia aukeran, musikaz, zozketaz eta sorpresez inguratuta. Erroldaren garrantsiaz jardun dugu Luisekin. […]

Argiaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, ohikoa den moduan hiru gai ekarri dizkigu. Azalean Pantailaldiari buruzkoak. Euskaraldia hasi bitartean (maiatzak 15), euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa bultzatzeko kanpainan ari dira Pantailak Euskaraz eta hainbat eragile. Gaiari begira jarri dira. Carme Puig elkarrizketatu dute, frankismoak garrotez hildako azkenaren (Salvador Puig) arreba. Bukatzeko Jon […]

Getxophoto jaialdiak maiatzaren 29tik ekainaren 22ra ospatuko da. Urtero legez gai baten bueltan hamaika proposamen izango dira. Lehenengo PAUSA sakatu zuen, gero PLAY, eta orain REC botoiari emango diote. Record hitz ingelesaren laburdura hau, grabatu esan nahi duena, horren bueltan harituko da aurtengo getxophoto. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250508_paula_getxophoto.mp3 Deskaragatu hemen.  

Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Donostiako Piratak ordezkatzen dituztenek agerraldia egin dute alarma-mezu bat zabaltzeko: jaiak ezagutzen ditugun moduan desagertzeko arriskuan daude. Txosnak eta herri-jaiak defendatzeko maiatzaren 31n, 11:30ean, Bilboko Miribillako anfiteatroan ekitaldi handi baterako deia egin dute. Itotzearen sentsatzioa errepikatu dute, izan ere, denborak aurrera egin ahala jai herrikoiak […]

Eskuragarri dago “Gernika Memoriaren Lekuko” liburua, izen bereko plataformak sorturikoa da. Larunbatean argia ikusi du; zehazki, Gernikako bonbardaketaren 88.urteurreneko egitarauaren azken ekimenean, Estepan Urkiaga “Lauaxeta”ren jaiotzaren 120.urteurrenaren testuinguruan egindako ekitaldian aurkeztu dute. Lana hobeto ezagutzeko Jon Argintxona egileetako bat izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250507_jon_gernika_memoriaren_lekuko.mp3 Deskargatu hemen.

Maiatzaren 6tik 15era egingo dute aurten Pantailak Euskaraz ekimenak antolatutako Pantailaldia egitasmoa. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko ariketa bigarren aldiz antolatu dute, Euskaraldia hasi aurretik oraingoan ere. Bi helburu nagusi ditu: euskarazko ikus-entzunezkoan kontsumoa sustatzea, eta pantailen munduan euskararen gabeziak agerian uztea. Izen ematea oraindik irekita dago eta agenda proposamen bat […]

Bilbo Izan programak Maiatzerako Ametzola auzoan bisita gidatuak antolatu ditu. “Bilboko trenbidearen atzetik” izenpean, Bilboko AMETZOLA auzoan zehar bisita gidatua jarriko da martxan, hari nagusi horrekin. Helburu nagusia aurten aukeratutako hiru auzoen (Ametzola, San Adrián eta Abusu) historia eta bilakaera ezagutzera ematea da, trenbideak auzo horietan duen presentziaren garrantzia azpimarratuz. […]