Iñigo Muguruza gogoratzeko, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak elkarlanean antolatu dute Paradisu zinema bekaren bigarren eta azken edizioa Jon Castañeda, JonKass musikariak irabazi du. Kazetaria, musikaria eta irratiko kolaboratzaileak urtebeteko epea izango du diskoa plazaratzeko. Gurekin hizketan izan da, proiektuaren inguruko azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250326_joncas.mp3 Deskargatu hemen.
Hilerri paganora goaz denok batera. Norbait hil da hemen × Hil Faborez. Bigarren edizioa aurkezten duen festi familiar honetako lau kideak izan ditugu bertan. Festibalaren inguruko arrazoiak, planteamenduak, informazio interesgarri eta bizitakoak kontatu dizkigute. Bitartean, aurten lotu duten kartelazoaren talde tanda jarraitu eta kanta bana jarri dugu. Anima zaitezte plan […]
Kale Dor Kayiko elkartearen txanda asteon: ijituen elkartea da Kale Dor Kayiko eta Antoniorekin aritu gara solasean. Tio Manuelek sortu zuen elkartean duela 35 urte eta helburu berdinekin jarraitzen dute egun ere. Antoniok kontatu digu hainbat proiektu dituztela, horien artean, eskuartzeak. Eskuartze horiek familia, eskola eta gizarte esparruan egiten dituzte […]
Aiherra eskualdea bisitatu dugu eta 2025eko urtarrilaren 24an izan zen bertso-afariaren kantuak zabaldu ditugu, aukeraketa diktatorialean Nerea Elustondo eta Julio Soto izan ziren kantuan, Gozategia ostatuan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250414_potto_aiherra.mp3 Deskargatu hemen.
Idatzi edo idazle izan? Idazlearen liburuak edo ibilbide politikoa? Horiei eta bestelako galderei erantzuteko asmoz, Euskal Herritik Italiarako bidea egingo dugu, literatura iparrorratz. Halaber, literaturatik abiatuz, ikastolatik gizartera eta kaleetatik ikasgelara jauzika arituko gara, feminismoa bezalako aferak hizketagai. Merezi ote literaturak? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250415_liburuen_errepublika_txikia_24.mp3 Deskargatu hemen.
Herriz herri ibiliko da Patxi Bisquert apiril osoan, «Ombuaren itzala» Pello Mari Otañoren bizitza kontatzen duen filma aurkezten. Proiektu berezia izan da auzoalean eginiko filma da eta. Gaur kafe Antzokian ikusteko aukera paregabe dugu. Pello Mari Otaño bertsolari eta poeta zizurkildarraren bizitza kontatzen duen pelikula da “Ombuaren itzala”. Patxi Bisquert […]
Estitxu eta Malen izan dira gurekin aste honetan. Elkarrekin egindako kanta ekarri digute eta elkarrizketa polita sortu da horren inguruan. Gaur egungo garaietan esparru artistikoetan bizi ditugun arazo eta presioei buruz aritu gara: autoexigentziak, lotsak, barne-gatazkak… Baina baita elkarlanak ekar ditzakeen altxorrei buruz ere. Adibide bat, UDABERRI, haien artean kaleratutako […]
Euskarak gero eta presentzia handiagoa dauka sare sozialetan, eta horren atzean ez dago kasualitaterik: gero eta gehiago dira euskaraz sortzen dabiltzan eduki sortzaileak, eta, batez be, komunitatea indartzen ari da. Horren adibide garbia izan da otsailean Mutrikun egindako sortzaileen topaketa, non hainbat profil batu diren elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta […]
Apirileko Aizu aldizkaria ekarri digu Eñautek. Hilabetero bezala hainbat gai landu dituzte, elkarrizketa nagusia Mikel Reparaz kazetariari eginikoa da. Nazioarteko gaietan aritu da eta horien inguruan berba egin dute elkarrizketan. Uemak martxan jarrita Euskara eta kulturartekotasuna ekimena ezagutu dugu eta bukatzeko sortu berri den Euskal Castelsak. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250414_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.
Beste astebetez irratia bizipoztu dugu eta asteon Euskal Herriko Down sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioa izan dugu gurean. Amaia gizarte langilea da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. 1990. urtean sortu zuten familia batzuek, hau da, 35 urte beteko ditu aurten elkarteak. Euskal Herri osoan dihardu, nahiz eta bere […]
