Uztailaren 9tik 17ra ospatuko dituzte aurten Santutxuko jaiak. Urtero legez Basarrate plaza izango da jaien erdigunean, bertan kontzertu, antzerki, eta lehiaketa gastronomikoan ospatuko dira. Baina auzoko beste plazetan egun osoan zehar izango dira hainbat ekitaldi. Jaia batzordeko kide den Asierrek ekarri dizkigu jaietako nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160707_asier_santutxukojaiak.mp3 Deskargatu hemen.
Bost urteko bidaiaren ostean atzo iritsi zen Juno zunda Jupiterren orbitara, eta orbitan sartzeko maniobra guztiak arrakastaz bete ditu. Hala, “gas-erraldoitik inoizko gertuen” dagoen zunda bihurtu da Juno. Hain zuzen, Jupiterren goi- hodeietatik 5.000 km-ra baino ez dago, eta hor jarraituko du 20 hilabetez, Jupiterren inguruan orbitatzen, planeta ezagutzeko asmoarekin. […]
Hiritik baratzera joan gara. Lur Denoken errezeta ekologikoen liburua aurkeztu “50 modu amantala zikintzeko” errezeta liburua. Euskal Herriko baratzetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizten dituzte eta Bilbon ere banatu. Uda sasoiko baratzaren inguruan berba egin digu Joseba Zubizarretak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160706_lur_denok+meren.mp3 Deskargatu hemen.
Ekainean berriz ere langabezi datu ‘onak’ aurkeztu ditu Espainiako gobernuak. Hauek aztertu ditugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin. Datu hauek argi ilunak dituzte, aztertu beharko litzateke enpleguaren kalitatea. Uda sasoia sortzen diren lanak, lan partzialak eta epe laburrekoak direlako. Betetik gero eta pertsona gehiago dira langabezian daudenak eta inolako lan saririk […]
Baionako Begiz Begi taldeak irekiko du BBK Live jaialdia. Hamaika musika talde, hiru egunetan. Batez ere nazioarteko taldeen musika izango da, baina badira Euskal Herriko talde bakan batzuk. Baionako Begiz begi taldea BBK Live jaialdiko Carpa stage agertokian izango da zuzenean jotzen. Aitzakia ederra izan dugu Xabi Echeverryrekin batera Begiz […]
Deustualdeko Prest aldizkariko 170 zenbakiaren berri eman digu Lur Mallea kazetariak. Deustu Arraun taldeko Irati Perez de Nanclaresen elkarrizketa aipatu digu. Arraunlaria da, Deustu Arraun taldekoa da Bizkaiak duen nesken ontzi bakarra, eta Irati arro dago egindako lanarekin, ` Lortu dugu arraunlari neskak hemen geratzea’. Bi erreportaje topatu ditugu aldizkarian, […]
Gaurkoan Argentinako berri eman digu Fakun Aznarez kazetariak. Herrialdeak bizi duen pobrezia egoera aztertu du. Azken hilabetetan administrazio publikoan izaten ari diren kaleratzeak aipatu digu eta bestetik Mauricio Macri presidentearen lehenengo sei hilabeteak komentatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160705_hizpidea_fakun.mp3 Deskargatu hemen.
Uda bete betean gaude. Jaiak han eta hemen. Hiriburu, herri zein auzoetan. Askotan entzun izan dugu jaiak gizartearen isla direla. Gizartean gertatzen denaren isla da jaietan gertatzen dena. Jaiak errituak dira eta egunerokotasunetik aldendu egiten gaituztenak, baina ikusi baino besterik ez dugu egin behar jaietako portaera eta gertakari batzuk agerian […]
Bilboko Arte ederreko museoko langileak ostegunean 23garren eguna bete zuten greban. Manpower enpresan lanean ari diren langileek museoko takila, aretoko laguntzaile, denda, harrera eta hezkuntza zerbitzua osatzen dute. Langileek euren lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan dituzte Bilbon egindako manifestazioan, zirkuko pertsonai jantzita ,Arte Ederren museotik, Bizkaiko Aldundira eta Bilboko […]
Billie Holiday-k ezaguna egin zuen arrazakeriaren kontrako kantu enblematikoa Jeff Buckey, Siouxie and the Banshees, Sting edo John Martyn-en ahotsetan izan dugu gaurko saioan entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-011-Strange_fruit.mp3 Deskargatu hemen.
