Uztailaren 1ean “Sukalki eguna, Mungiako zaporea” dokumentala estreinatuko da Mungian. “1964. urtean Mungiako lagun talde batek “Sukalki Eguna” lehiaketa gastronomikoa sortzen du, frankismoaren kontrol zorrotza saihestu eta herria jai-giroan batzeko asmoz.” Asier Abio dokumentalaren zuzendariarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160629_asier_abio_mungiko_sukalkia.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era […]

Uztailaren lehenean urtebete beteko da Mozal Legea deiturikoa indarrean jarri zenez geroztik. Aitor Corres Salaketako kideak lege horren gaineko balorazioa egin digu gaurko magazinean eta, bide batez, haren aurka izango diren mobilizazioen berri eman. Aitorren iritzian, datuak beldurra emateko modukoak dira, zeren eta lau mila izan baitira, guztira, lege honetan […]

Urtero bezala, denetariko taldeak izango dira Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko dute 21. jaialdia Lekornen. Musika ardatz badu ere Euskal Herria zuzenean festibala bestelako ezaugarriak dituen jaialdia, Pauline Guelle EHZ-ko bozeramaleak eman digu guztiaren berri. Durangoko Karrika antzerki taldea 18 urte daramatza antzerkian nabigatzen. 20 […]

Sexu aniztasuna eta askatasuna aldarrikatuko du gaur Euskal herriko eta munduko LGTBI komunitateak, ‘Harrotasunak ez du mugarik’ aldarrikatu du Bizkaiko Ekainaren 28ko koordinakundeak “Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoi askorik”. Gerrak, ihesaldiak eta errefuxiatu guneak bizi behar izan dituzte eta dituzte Europara datozenek, eta horietako batzuek […]

Bilboko Kalealdiaren XVII. edizioa gaur gauean jarriko da martxan, Arriaga plazan egingo den zirku garaikideko Lurrak ikuskizunaren aurkezpenarekin. Jaialdia ekainaren 27tik uztailaren 2ra luzatuko da Euskal Herriko eta nazioarteko kaleko arte eszenikoen proposamenekin. honetan euren azken lanak eskainiko dituzte Kukai Dantza & Tanttaka Teatroa, Malas Compañías, Marie De Jongh, Pez […]

Asko hitz egiten ari da ekainaren 13az geroztik Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeak zer ondorio ekonomiko ekarriko dien britainiarrei zein gainontzeko europarrei. Joseba Barandiaran ekonomialariak gogoeta interesgarri batzuk egin ditu gai honetaz gure mikrofonoetan. Haren ustean, ikuskizun dago zein izango diren ondorioak, baina zer pentsatua eman beharko lioke Europar Batasunari […]

Asier Etxenike soziologoa izan dugu solaskide Hizpidea magazinean, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak aztertzeko asmotan. Asierrek aipatu du, bere iritzian, antzeko errealitate bat aurkezten digutela emaitzek eta orain alderdiek gobernua osatzeko beharrizana dutela, nahiz eta ez zaien erraz gertatuko, zenbakiek, itxura batean, ez baitute horretarako aukera handirik ematen. Eskuinean, PP alderdia […]

Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Hiru gai aipatu dizkigu, lehenengo azaleko gaia, diru laguntza sozialen errepasoa egin dute, batetik eusko Jaularitzak egindako murrizketa eta ondoren Gipuzkoako aldundiak […]