Pasa berri den hauteskundeen kanpainan bigarren planoan, atzean, geratu dira gai horiek. Kontuan hartuta herritarren eguneroko bizitzan duten garrantzia, Iñaki Barcenak alderdi eta plataforma guztien mezuak eta praktikak aztertu ditu: bere ustez, CUP izan da mezu desberdinak bota dituena, eta horrekin batera Catalunya Si que es Pot (ICV+Podemos). Etorkizunean, Katalunia burujabe […]

Sorpresa pozgarria hartu berri dute Barakaldoko euskaldunek, bertatik Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez: alkatearen arabera, laster eratuko dute Euskararen Aholku Batzordea. Berri ona da, inondik inora, baina lehen gertatzen zen bezala, udalak honen inguruan ateratako oharra gazteleraz baino ez dago idatzita. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150930gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Gaur ere, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian izandakoari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz: kontzertuak (Metz, Blues Morning, Vetiver..) eta Xamarren “Tradizioari traizioa” hitzaldia. Gaur, aldiz, Imperial State Electric, Highlights eta Kilauea izango ditugu, eta geroxeago beste saio batean Stereorocks. Bihar larunbata, Hogjaw eta Dingos & Flamingos taldeak. Datorren astean, […]

Aste honi dagokiona, eta azalean Argia eguna Oñatin, pasa den igandean ospatu zutena. 75eko fusilatzeak (Txiki, Otaegi eta beste 3 pertsonenak) bitan agertzen da: alde batetik Pertsonaian, Mertxe Urtuzaga Otaegirekin, eta bestetik Juan Mari Arregik idatzitako artikuluan. Bestalde, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Lehendakaria elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak […]

Bisita berezia izan dugu gaur gure irratian: Bilboko Elkarlan euskaltegien (Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra eta Gabriel Aresti) Nerea Telleria, Jon Maguregi eta Isabel Isazelaia arduradunekin hitz egiteko parada izan dugu. Bilboko euskararen egoeraz eta euskaltegi horien eskaintzez hitz egin ondoren, aurtengo ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dutela esan digute. […]