Antzerki eta dantzarekin lotutako hitzordurik berrienak Bilboko hainbat gunetan izango dira, hala nola La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock eta Campos Antzokiko Kupula Aretoan. Aurten, gainera, Dantzerti, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskola, Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketen egoitza izango da, EDADEI6 Euskal Herriko […]

Gaur gurean Iban Urizar dugu, Amorante bezala ezaguna. Musikaria, sortzailea eta, azken urteotan, euskal herri musikaren sustraiak gaur egungo soinuekin nahasten dituen sortzailea. Eta gaur badu zer aurkeztu, disko berriarekin dator, izan ere, ostegunean Bilboko Kafe Antzokian izango da, Ez Dot Amaitu bere laugarren disko luzea zuzenean aurkezten. Diskoak zortzi […]

Aspaldiko kuadrila,  Ez geunden hilda, parrandan ezta ere. Hilabete korapilatsu hauen ostean, irratsaioa berpizten hasiko gara, pixkanaka. Erritmo lasaiagoa dator, kanta triste eta ez hain tristeekin lagundu dugu gaurko eguna. Bertsio akustiko batzuk, kutxan gordeta genituen artista batzuen ernaberritzea eta atera berri den proiekturen baten azalpenak entzun ahalko dituzue klik […]

Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko meatzaritzaren historia ez da soilik meategietan edo industria-paisaian aurkitzen; gure auzoetako kaleetan, eraikinetan eta bertan bizi izan diren pertsonen memoria kolektiboan ere utzi du bere arrastoa.  Bertan erakusketa bat aurkituko dugu. Iragan hori ezagutu, berreskuratu eta belaunaldi berriei helarazteko asmoz sortu du Aldauri Fundazioak San Luis GUNEA, San Frantziskoko […]

arrazkenarekin batera datorkizue berriemaile literarioa Donostiako Zinemaldiko kontuekin Kafka lagun duela. Gainera, Nussbaum – en enpatia, ” Sorbatza”-ren iraultza, “Basatiak” eta nerabeekin jo ta ke dabilen “irakaslea”- z mintzo gara, gerrek etengabe dirauten honetan. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260928_liburuen_errepublika_txikia_40.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Argiak hemeroteka irekian jarriko du datorren astean. 1919tik gaurdaino egindako argitalpen guztien hemeroteka publiko jarriko dugu datorren astean. Fototekarekin egin moduan, Euskal Herriko historia hurbila guztion eskura izango da, PDFa jaitsi edota orrika kontsultatzeko moduan. Elkarrizketan Asier Herranz […]

Iker Arana larri zauritu zuen ertzainaren kargu zegoen polizia buruak lekuko gisa deklaratu du. Plataformak orain arte izandako oztopoak salatu ditu, tartean, lekukoen deklarazioak atzeratu izana. Iker Arana foam bala batez larri zauritu zuen ertzainaren zuzeneko agintariak gaur deklaratu du epaitegian. Justizia Aranarentzat plataformak salatu duenez, epaitegiek ez dute agintari […]