Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalea Ane Zubeldia idazlea agertzen da, berari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. Datorren udan ez gara hemen biziko ipuin-liburua eta sorkuntzaz duen ikuspegia azaltzen ditu elkarrizketan. Gai nagusia klima aldaketak basabizitzan dituen ondorio larriak azaltzen ditu. Bero boladek, lehorteek eta urtaroen aldaketek animalien […]
Aterki bat, Bilboko euria eta musikak pizten dituen oroitzapenak. Horiek dira Arriagaren Aterkia ikuskizunaren abiapuntua. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean sortutako kontzertu eszenaratu honek Juan Crisóstomo de Arriagaren musika-ondarea eta Bilboren memoria uztartzen ditu, haurtzarotik zahartzarora doan bidaia poetiko batean. Arriaga antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak ekoitzitako musika […]
Arratoi pinpirin bat sartu zaigu gelan. Lasai hasiko ginela esan ostean, i.rat.i agertu da pentsatuta geneukana apurtzera. Gertuan duguna kontuan hartzeko dei batekin batera, musika anitza gomendatu digu saio honetan. Amata klubari buruz ere hitz egin digu, eta Sanfranen ikusi ahal izango ditugu berriro, Sarean gunean. Animatu buruan bueltaka duzun […]
Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko, hainbat lagun kanpaldia egiten ari dira Bilboko Arriaga plazan, etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman arte amore emateko asmorik gabe. Egunek aurrera egin ahala, gero eta pertsona gehiago batu dira ekimenera. Kanpaldiaren bidez, etxebizitza eskuratzeko dauden zailtasunak salatu eta erakunde publikoei neurri zehatzak hartzeko eskatu nahi diete. […]
Bilbo hiria irratiko kultur artefaktua irekiko dugu, gaur bertan Olaia Intziarteren bisita izan dugu Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenetan eta harekin izandako saolaldiaren tartetxo batzuk entzuteko aukera izango dugu jarrain. Olaia Inziarte (Oronoz, Nafarroa) hogeita zazpi urteko abeslari eta kantugile nafarra da. Bakarkako ibilbideari hasiera eman zion Lehengo Lepotikan Burua […]
Goroldio,ustekabean, txangoan joan da…hondartzara! Zelako sortea berea itsasoan plisti plasta egitea maite duelako. Kizkur eta Txipi inbidiaz Hondartzarekin amesten hasi dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261010_gaurezdagoeskolarik_goroldio_txango_batean_5.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaio hau urte luzetan Bizkaia Irratian Irakurrieran izenarekin egindakoaren jarraipena da. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Larunbatean Santurtzin Justizia Anderrentzat ozen ohikatu zen eta hori ekarri dute azalera. Gedarrek egindako elkarrizketa ekarri dute aldizkarira, Anderren aita eta abokatuarekin eginiko elkarrizketa ekarri dute. Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den […]
Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan.Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistekin batera kantatuko dute. […]
Hiribil gunea ezagutu dugu, primiziaz, ostegunean irekiko baititu ateak Done Bikendi kalean kokatuta dagoen espazio berria. Zenbat Gara elkartearen ekimenez sortutako proiektua da, euskalgintzarentzat erreferentziazko harreman eta lan gunea izan nahi duena. Bilboren erdigunean, euskalgintzako askotariko eragileek lan egiteko tokia, eta harremanak sendotu eta euskararen ekosisteman eragiteko helburua du Hiribil […]
