Zientziaren bihotzera egingo dugu salto, izan ere, Bilboko Areatzatik zuzenean ari gara. Datozen egunetan jakin-minaren, esperimentazioaren eta etorkizunaren plaza nagusia bilakatuko da Areatza. Hemen bertan abiatu baita Elhuyar Zientzia Azoka 2026, Gaurtik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko den topaketa handia.Lau egunez, 60 ikastetxetako 660 gaztek aurkeztuko dituzte ikasturtean landutako proiektuak, guztira […]
Euskalgintzaren Kontseiluak Euskal Herri osoko euskaltzaleei dei egin die datorren ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxan parte hartzera, euskaraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko. Agerraldi jendetsu batean aurkeztu dute mobilizazioa, eta azaldu dutenez, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko dituen ekimena izango da. Helburua da euskaraz bizitzeko beharrezko baldintzak aldarrikatzea eta euskaltzale […]
Mikel Telleria, oraingoan bere azken lana aurkezteko: “Oroit Lou Reed”. 2025aren hasieran argitaratutako disko honetan, Idiazabalgo kantautoreak omenaldi berezia egin dio Lou Reed-i, rockaren historian funtsezko figura izan den artistari. Baina Telleriak ez du ohiko bertsio-diskoa egin; aitzitik, euskaraz sortutako hamar abesti originalen bidez, New Yorkeko kronikagilearen unibertsoa berrinterpretatu du, […]
KIROL ALA ESKIROL? Kolpeak jaso ala eman? Galdera guztiek behar omen dute erantzunik, baina gaurkoan ez ditugu erantzunak hedatuko. Bakoitzak, berea. Pello Gutierrez boxeolari zornotzarra izan da gurean gonbidatu: boxeolari eta psikologian ikerlari, bikote santua. Ane Zabala lankideak Paulino Uzkudun “Urtain” izandakoaren inguruan taularatu duten antzerki-ikuskizuna ekarri digu; Danel Abando […]
Bertsoaren magia zabaldu dugu (berriz ere) Gaurko saioan, 2026ko apirilaren 18an, Meñakako Bekoabadenen izandako bertso-bazkariaren aleak izango ditugu gozagarri Kantuan: Nerea Ibartzabal eta Aitor EtxeberriaZarraga. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260429_potto_menaka.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Lehenik, Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburu berria izan dugu hizpide. Euskal Herriko arbolei eta zuhaitzei buruzko entziklopedia moduko bat da, bertan egileek gogorarazten digute zuhaitzak ez direla soilik natura, baizik eta euskal kulturaren oinarrietako bat. Lanak erakusten du euskaldunek historikoki zuhaitzekin […]
Euskal Herriko 100 herri ingurutan Maiatzaren 7tik 17ra gauzatuko da ekimena bete-betean, eta familiek etxean garatzeko eta herrietan antolatuko diren Eusferak 0-12 urte bitarteko gurasoak aktibatzea du asmo, haiekin elkarlanean haurren ingurunean eragiteko eta hura euskalduntzeko. Eskolatik kanpoko eremuetan zentratuko da ekimena, eta eremu ezberdinetan euskararen mesedetan pausoak emateko baliabideak, […]
Herri kirolen baitan animalien erabilerak sortzen duen polemikaren inguruan mitzatu gara. Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik EZ taldeko kideek plazaratutako iritzi artikulua izan dugu hizpide, egungo araudiaren hutsuneak eta legearen ez-betetzeak salatu dituzte, bereziki arraste-proben testuinguruan. Gai horiek sakontzeko, Ruben Belandiarekin hitz egingo dugu, artikuluaren sinatzaileetako batekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260429_ruben_belandia_animali_probak.mp3 Deskargatu hemen.
Udaberriaren borborra hurbiltzen ari den hauetan, Oñederraren “Azken batean” eta ikuspegi apurtzaileen erronka; Pasoliniren Friuliko nekazari komunisten jauregi okupazioen ametsak eta nola helmugako bidegurutzetan ikasten den bidea ez zela berria; Kirmenen isiltasun apalaren balioa eta “Elkarrekin esnatzeko ordua”-ren irakaspen inoiz ez-ikasiak berba larregi egiten dugun honetan; Fontemoura eta irakasleontzat irakurle […]
Ia sei hamarkadaz Euskal Herriko plazak eta bihotzak kantuz bete dituzten bi ahots izango ditugu gurean: Pantxoa eta Peio. 1960ko hamarkadaren amaieran abiatu zuten bidea, eta ordutik, kantua borrokarako, memoriarako eta transmisiorako tresna bihurtu dute, belaunaldiz belaunaldi iraun duten kantuak sortuz. “Lepoan hartu ta segi aurrera”, “Itziarren semea” edo “Azken […]
