Gaurkoan hiru gai ekarri dizkigu Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak: hasteko, Nafarroan diru kontu ugari daudela esan digu. Gero, Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastolaren egoera latza komentatu du. Eta bukatzeko Inauteriak (astelehetik aurrera Iturenen eta Zubietan) aipatu ditu Mikelek. DESKARGATU HEMEN
…material berrriiaaaaaa!!! Su Ta Gar, Jupiter Jon, Lain, Gaizka Peñafiel, Mikel Markez, Erramun Martikorena, Antton taldea, Aingeru eta bere zaindariak, Governors…altza bolumena! DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, besteak beste, Hank Williams, John Hiett edo Pier P. Berzaitzen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, pasa den astean hil ziren Johnie Otisen eta Etta Jamesen kantak ekarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. DESKARGATU HEMEN
Gauekoan ere, hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek. Hasteko Argentinako Zamatina meategi erraldoiaren kasua komentatu du. Gero, Brasilgo Pinheirinhoko okupazioa jorratu du. Eta bukatzeko, Peruko presidente Ollanta Humalak Espainiara egindako bisita izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Abenduari dagokiona eta azalean Iñigo Muñoz Tas Tas Irratiko koordinatzailea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajeetan Gaztediren 60. urteurrena eta Zamorako apaiz-kartzela liburua jorratu dute, Lur Malleak komentatu duenez.. Eta ohiko Begoña eta euskerea edo Inkesta. DESKARGAU HEMEN
Duela gutxi egon direnak, daudenak eta egongo direnak komentatu ditu Agus Perezek. Datozen egunetan, besteak beste, Mikel Martinezen “Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa” edo Harold Pinterren “Traición” izango dira ikusgai. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan lau gai jorratu ditu Jon Sanchezek. Hasteko, Aiaraldeko 19 lagunen aurkako epaiketa aztertu du. Gero, Arabako Biltzar Nagusietan Franckinga eztabaidagai izan dela kontatu digu . Bukatzeko, Garoñaren azken berria eta Agenda ekarri digu Jonek. DESKARGATU HEMEN
Oholtzan hasi dugu saioa Jose Ramon Soroiz eta Aitziber Garmendia aktoreek antzezten dute ‘Kafka eta panpina bidaiaria’ , Kafka idazlea Berlingo Steglitz parketik paseatzen zebilela, negarrez ari zen neskato txiki batekin topo egin zuen. Neskatoak panpina galdu zuela kontatu zion, eta Kafkak, hunkiturik, istorio harrigarri bat asmatu zuen neskatoa alaitzeko. […]
ENHE-ko kide Unai Aranguena izan dugu gurekin. Datorren astelehenean, hilak 30, Sodupen egingo duten abeltzaintza ekologikoari buruzko egitaraua aurkeztu eta azaldu digu. DESKARGATU HEMEN
Datorren larunbatean ospatuko dutena. Agurtzane Ormaza urteurrena ospatzeko taldeko kideak 1973an hasitako historia kontatu digu baita egun eskola horrek zer suposatzen duen ere Bakio herrian. DESKARGATU HEMEN
