Urte berezia da 2012koa Askapena elkartearentzat, 25 urte beteko dituelako Brigadekin hasi zenetik. Egun, helburu berberak dituela ( joan-etorriko elkartasunean oinarrituta), hainbat Brigada prestatu ditu datorren udarako, Julen Zulaikak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago askapena.org webgunean. DESKARGATU HEMEN
AEBek Pirateria Informatikoaren aurkakoa legea laster jarri nahi dute martxan eta dagoeneko zenbait gertaera izan dira: Megauploaden atxiloketak edo Anonymousen erantzuna. Patxi Gaztelumendiren ustez, holako legeek internet libre izatea eragotzi nahi dute. DESKARGATU HEMEN
JUPITER JON PERET OI! ROBERT MITCHUM BAKELITE ALDARRIXEK PUNK-ATIK HARATAGO XAVIER CUGAT THEE CORMANS ZERBEZIE XABI TA PETTI HARDCOREAREN JATORRIA OHIUEK TAINTED LOVE EL REGO INORENERONI D.R.I. BLACK FLABBATH EXOTIKANA YOUNG HOLT TRIO PUNK-OSTEA ZARATIE ETA GUSTO ESKASA DESKARGATU (nahi […]
Artega ei zegoen bazkaltzera heldu garenean. Zer egin? Argi: ardao apur bat bazkariagaz :-)! Raka-raka atera dira hainbeste kontu interesgarri, eta haietako ale batzuk uhinetara: Abusu Sarean, eskolan “auzo osoa behar dogu ume bakoitza hezteko” sinisten zutelako hasi ei zana; Bidelagun proiektua, auzoko jendea […]
Anarkista, punkia, eta kantari barik ohiularia dela esan digu bere burua aurkezteko, besteak beste. Anarkismoa zer den? Besteak (gizaki, animali, inguru,…) zapaldu barik, libre, etika baten barne bizitzen,… saiatzea. Zaila eta kontraesanez jositako bidea da eta. Etsaiak (norbera etsai nagusi, sarri) sortu munduan korronte kontran, mugak gainditu nahian. Anarkiaren galbahetik […]
“Menpekotasuna” ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino. “De Pauli irakaslearen etsamina” izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen. “Entropiarena” deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen […]
Barakaldoko Udalak, berriro, euskararekiko duen mesprezua erakutsi du. Azkenak propagandan agertu dira, publiko diren oharretan edo Hirigintzari buruzko liburuxkan, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iñaki Barzena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekidea izan du gurekin; Krisi ekonomikoaren nondik norakoak aipatu dizkigu eta hainbeste aipatu eta indarrean jartzen ari diren murrizketen irakurketa egin; krisiarekin “negozioak” egiten dituztenak ere aipatu dizkigu; halaber, soluzioak bilatzekotan nondik jo beharko genukeen mahaigaineratu du. DESKARGATU HEMEN
Azalean “Txillardegi herrigilea hil da” agertzen da eta zendu berriari orri batzuetako komentario eta hausnarketa dedikatu dizkiote. Gainera, Dibortzioa, Maria Bayo, etorkinak erdialdeko Amerikan, Sergi Pamiés eta Haiti jorratu dituzte, Mikel Asurmendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi du SETEMek aipatu kanpaina, arropa, elikagai eta finantza etikoetan oinarrituta. Edu Portillak adierazi duenez, kontsumoaren ondorioei buruz gogoeta egin nahi dute eta datorren astean Bilbon eta Bizkaiko zenbait herritan izango da. DESKARGATU HEMEN
