Aitziber Ibaibarriagak bolo-bolo dabiltzan zenbait berri ekarri dizkigu gaurkoan: jai egunetan dendak zabaltzearena edo Kukutzaren aurkako epaiketak. Horietaz gain, Bilduk Udalari dagokion sei hilabeteko balantzea egin du. DESKARGATU HEMEN
Hasteko lau aste falta direla, EAJk aurten ere bi desfile izango direla erabaki du. Desfile bakarraren alde Konpartsak, PSE, Bildu, 7 Kaleetako hainbat merkatari eta tabernari, Bilboko talde asko eta gehiago agertu diren arren, azkenean desengainu handia hartu dute, Itziar Villasañez Konpartsetako bozeramaleak kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan Art Blakey, Howlin Wolf eta John Caleren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, James Taylor, Hayseed Dixie eta The Lost Notebooks of Hank-en kanta batzuk ekarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. SAIOA DESKARGATU.
Ostegun honetan ere, berri batzuk ekarri dizkigu Aitziber Ibaibarriagak. Besteak beste, Urbaser enpresaren egoera, Metro Bilbaoko gatazka, Inauteriak eta Kutxabank jorratu ditu Aitziberrek. DESKARGATU HEMEN
Euskaltzaindiaren Erleak aldizkariaren azken zenbakian, komikigintzari lotuta hainbat artikulu agertu dira, Jon Iñaki Artetxek esan digunez. Horrez gain, egun Donostian martxan dagoen J. C. Egileor-en erakusketa komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, lau gai ekarri dizkigu Jon Sanchez Hala Bedi Irratiko esatariak: hasteko, Ekaitz Samaniegoren aldeko manifestazioa; gero, Fragaren heriotza eta Martxoak 3 elkartearen iritzia. Gasteizko aurrekontuak eta agenda ere komentatu ditu Jonek. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Pasa den urrian zuzendaritza berria aukeratu zuten aipatu Partzuergoan, maiatzeko hauteskundeek emandako datuen arabera. Egun presidente den Iratxe Arriolak kontatu digunez, kezkagarria da erakunde horren egoera, horniketari, saneamendu sareari edo ekonomiari dagozkien kontuetan. Aurrera egiteko, diagnostiko erreal bat egin nahi du zuzendaritza berriak, herritarrei uraren kudeaketaren inguruko aspektu guztiak jakinaraziz. […]
Gaurko joku-zerrenda (playlist-a): 1. CURTIS MAYFIELD Move On Up (parts 1&2) 2. MARLENA SHAW Woman Of The Ghetto (Live At Montreaux 1973) 3. ELLA FITZGERALD & LOUIS ARMSTRONG Stompin’ At The Savoy 4. SLY & the FAMILY STONE Dance To The Medley: Music Is AliveDance InMusic Lover 5. LOU DONALDSON […]
Pasa den larunbatean Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 7.urtemuga ospatu zuen Ainhize-Monjolosen, jai giroan. Baina horretaz aparte, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez, hausnarketa egiteko tenorea ere izan zuten: 2011ko balantzea, Lurrama azoka edo erronka nagusiak, besteak beste. DESKARGATU HEMEN
Bihar, hilaren 14an, Eusko Jaurlaritzak Durangoko Erralde hiltegia itxi nahi du. Hiltegi horren presidente Mikel Ansotegiten ustez, ez dago arrazoirik eta gainera ixteak eragin ezkorrak ekarriko ditu. Dena den, baikor dago Mikel etorkizunera begira. DESKARGATU HEMEN
