Gaurkoan bi gai horiek jorratu ditu Jose Luis Segura EKAko prentsa arduradunak. Merkealdiaren inguruan, edozer erosi baino lehen ondo pentsatu behar dugula kontatu digu; eta erosterakoan ohiko aholkuak eman dizkigu. Bestalde, EKAren iritzia ekarri digu Jose Luisek, azken igandeotan Bilboko denda batzuen irekierari buruz. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
“Gauerdiko Ulua entzutean herri musikaren historia sekretua josi duten pertsonaia izkutuak irtetzen dira euren gordelekuetatik…” Gordelekuetatik irten eta Bilbo Hiria Irratiko estudioetara ekarriko ditugu, hilabetero, gauerdian, ilargi betea dagoenean. Bai, ondo irakurri dozu, ilargi betea dagoenean. Saio guztietan pertsonai bat eta berarekin zerikusia daukaten kantuak aukeratu eta gure gonbidatuak eta […]
Urte honetako lehenengo Piperpolisen musika izan da protagonista nagusia. Musika mota ezberdin bi, gainera. Batetik, bikote akustiko bizkaitarra den Hutsa taldekideekin hitz egin dugu. Haiek definitzen duten bezala, kafearekin batera lasai gozatzeko musika egiten dute. Gurekin taldeko ahotsa eta melodien sortzailea den Maria izan dugu proeiktuaz berbetan. Bestetik, Rap Herria […]
Erreportaje nagusia “Euskal moda”-ri eskaini diote, Biarritzetik Bilboraino. Horretaz gain, Nafarroako bost ur-jauzi, Durangoko Plateruak edo Euskal Herriko lehen artzainak. Otsailekoan, Nafarroaren konkista izango da protagonista, Hektor Ortegak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN.
Kolosala eta gehiago izan zen eta lehen erreakzioak heldu dira dagoneko. Patxi Gaztelumendiren ustez helburuak ari dira betetzen, euskal presoak Euskal Herriratzeko. Urratsez urrats, lanean jarraitu behar dela uste du Patxik. Solasaldia DESKARGATU HEMEN.
Josu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea etorri zaigu, bi gai mahaigaineratu dituelarik: alde batetik, zapatuan Bilbon bizi izan zen mobilizazioari buruzko zenbait aburu eta bestetik Petronorren “geldialdia”, kotxe salmenten jeitsiera eta errepideak egitearen loturak krisi ekonomikoaren kontestualizazioan. Pil-pilean dauden bi gai, zalantzarik gabe. DESKARGATU HEMEN.
Barakaldoko Sefanitro enpresa gure memoria kolektiboan dago txertatuta: lana, kutsadura, istripuak…Orain, enpresa horrek utzitako orubea hasi dute garbitzen, baina Barakaldoko Udalak bertan 200 luxuzko etxebizitza eraiki nahi izateak bazterrak harrotu ditu, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
…Mikel Markez errenteriarrak “Hiri hartan izan zen” lana kalerartu berri du, gogora hegoamerika ekartzen duen lana da. Arkaitz Miner eta Pello Ramirezekin burutu du projektu hau. Elkarrizketa patxadatsu eta interesgarria eduki dugu Mikelekin, hain patxadatsua ze bi atalaetan sartzea nekeza izan zaigun; trilogia bat egiteko besteko jarioa du errenteriarrak…hitz egin […]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 177.840 euro eman dizkio aurten UEUri; datorren urterako, ordea, ez dago diru-laguntzarik. Lore Erriondo UEUko jarduneko zuzendariak murrizketa basati honen inguruko azterketa eskaini digu. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Hilaren 21ean Lurralde Politikarako Aholku Batzordea bildu zen Gasteizen, Lurralde Antolaketako Artezpideen ez funtsezko aldaketa deritzon txostenaz hitz egiteko. Desazkunde elkarteko Iratxe Arriolak LAA zer den, horrek zer suposatuko duen, prozesuan hiritarron parte-hartzea bultzatu ez dutela eta beste zenbait informazio eta xehetasun azaldu dizkigu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
