Cabo Verdeko kantaria saio honen bigarren orduan entzuteko parada izan dugu, baita Elvis Presley ere. Lehengoan, honako hauek aukeratu ditu, besteak beste, Pedro Elias Igartuak: Miles Davis, Rodrigo Leao, Amy Winehouse edo Hayseed Dixie. DESKARTGATU HEMEN
Barakaldoko auzo horretako jaiak pasa den larunbatean hasi ziren eta datorren igandera arte luzatuko dira. Egitarauan hainbat ekitaldi, egunero baitago zer edozer: azpimarratzekoak ostiraleko kontzertua eta bertso-afaria, edo igandeko Azoka, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Abenduari dagokiona eta elkarrizketa nagusia La Fundicion aretoko Luque Tagua programatzaileari egin diote. Erreportajean “Denbora bankua” jorratu dute eta Barkua bete berba atalean Mikel Alonsoren “Zorrozaurre” liburua. Horietaz gain, ohiko Gurera etorriak, Inkesta edo Deustualdeko historia, Lur Mallea Presteko zuzendariak kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Aste honetan hainbat ekitaldi burutuko dituzte. Astelehenean bilera egin zuten zuzendaritzak eta Langileen greba batzordeak; asteartean elkarretaratzea eta zenbait bilkura egingo dituzte langileek; ostegunean, aldiz, lan-uztea eta manifestazioa. Raul Mendezen ustez, Txema Oleaga Metroko zuzendari berriak borondatea erakutsi behar du gatazka bideratzeko. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN.
Afera 2007an hasi zen Mamariga auzoan: Santurtziko Udalak erabakita, Javier Fernandezek 30 bat etxebizitza eraitsi zituen, gero eraikiko zituela hitzemanda. Ia 5 urte pasa dira eta familia horiek etxetik kanpo bizi dira, Iñaki Casaresek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN.
Azken egunetan Iruñean lainopean dabiltzala esan digu Mikel Bujandak: lainopean ere Gastu sozialei dagozkien gaiak Nafarroako Legebiltzarrean. Bestalde, EITB, Iruñean, Etxarri-Aranatzeko alkateen bilkura, Inauteriak eta kulturari lotutako zenbait berri ere ekarri dizkigu Mikelek. DESKARGATU HEMEN.
Begoñe Olabarria, “Hodeien azpian” diska aurkezten aurreko astean Ruper Ordorika Kafe Antzokian eta han topatu Begoñe. Di-da, datorren eguastenean? Ondo. Euskarari lotua bere bizia, bere jarduna beti. AEKn irakasle, bertso-eskolak, kantuzalea, Berbaz elkartean eta “Zer Diño?” aldizkarian ardura-taldean duela 15 urtetik. Juanjo Respaldizaren eskutik heldua eta ibilia… Aldizkaria bertako euskaraz […]
Datorren larunbatean egingo du Bilboko hainbat auzotako jai batzordeak biltzen dituen kultura koordinakunde horrek. Egungo egoera aztertzeaz gain, Auzotarrokek egiten duen lana ezagutarazi nahi dute, Igor Vazquez talde horren ordezkariak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin, Gipuzkoan hainbat egitasmo erasokorren aurka aritzen diten herri mugimenduk lan handi horiek geldiarazteko eta aldaketaren beharra aldarrikatzeko ekimenak jarri dituzte abian, AHTren aurkako mugimenduko Mikelek kontatu digunez. Hilaren 13an hasi eta Donostiako manifestazioarekin bukatuko dira, otsailaren 4an. DESKARGATU HEMEN
Egitasmo hori Euskal Herriko zein Durangaldeko aisialdi hezitzaile eta euskaldunean diharduten hamar bat eragilek osatzen du, umeei, nerabeei, gazteei eta gurasoei zuzenduta. Esperientzia pilotu gisa aurtengo Eguberrietan Durangon gauzatzeko asmoa dute, EGKko Urtzi Ugaldek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!!
