BERBAZ: Beatriz Rojo, jolas kooperatiboak eta soloak hirian

Jolas kooperatiboen laborategeia zabalik dago. Hilean behin elkartzen dira Eutokian jolasean, jolasak ikertzen, jolasekin jolasten, azken batean. Jolasa, pertsona heldu gehienok bazter utzita badugu ere, gatazkaren aurkakoa da eta. Beste modu batera, asko jolasten den komunitatean indarkeria eta borroka gutxiago,…

Bestetik, Desazkundea taldean ere ari da Bea, eta hain zuzen, bere auzoan, Zurbaranbarrin, Lezamako Bide Zaharreko 58aren parean solotxo bat hartu dute. Udalari proposamen zabala aurkeztu, ezetza bildu, eta B planean. Batez ere, ikasteko eta kontzientzia zabaltzeko asmoz. Hurbildu nahi duenak han aurkituko ditu igandero goizeko 10:30-13:00 artean… Bilbo berdea goraka dator!

Ahaztu barik, bada, SOLOAN BARRIKETAN (soloak lan-gune, bizi-gune, topa-gune, sor-gune,…) elkartuko gara Gernikan, apirilaren 28+29an, Espazio Irekiko topaketan, erdu, ederra izango da eta !

Kantuak:

SOS nekazaritza (Pottoka)

Hizkuntza (Bidaia)

Erreferentziak:

Trukeme. Bakeola

Desazkundea

SOLOAN BARRIKETAN

 DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: 'Gazta zati bat' dokumentala

al. Api 23 , 2012
Nazioaen mundua herri ekimenak ‘Gazta zati bat’ dokumentala estreinatu zuen larunbatean Donostiako giza eskubideen zinemaldian, Gustura agertu dira egin dutenarekin baina jakin-mina eta beldurra ere badutela dokumentalak izango duen harrerarekin., gurean Eider Aluztiza izan dugu nazioen munduko kidea. Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egin dute sortu zinenetik, ekintza eta jardunaldi ezberdinen […]

Honekin lotuak