Istorioa duela ia 16 urte hasi zen Mamariga auzoko zenbait laguni euren etxeak eraitsiko zituztela esan zietenean. Egun 30 familia egoera larrian daude: duela 4 urte euren etxeak erastsi zituzten, eman behar zaizkien etxe berriak eraikitzen hasi gabe daude eta alojamendurako laguntza ekonomikorik gabe utzi berri dute, Iñaki Kasares kaltetuak […]
Mikel Corrales “Txapu” izan dugu gurekin; lagun batekin batera duela gutxi zerbeza egiten hasi zen etxean eta elaborazio prozesua azaldu digu. Ez da zaila, ez da tresneria garestirik behar, lehengaiak eskura ditugu… eta azkenean produktu naturala, kalitatezkoa eta gure- gurea, jakina! Ez duela zerikusirik normalean edaten ditugunekin argitu digu Txapuk. […]
Nueva Rumasan inbertitu duten zuhurgabeek Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak argitaratutako “Nola ulertu finantza publizitatea” liburuxka irakurri izan balute, ez leudeke orain haien dirua galtzeko zorian”. Esaldi horretatik abiatuta Finantza publizitatea zer den azaldu du Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak gaurkoan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!
Hilaren hasieran burutu dute 29. edizioa eta hantxe egon da Jon Iñaki Artetxe komiki aditua eta Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzailea. Berrikuntzak, euskaldunen presentzia, ospetsuak eta saridunak ere kontatu dizkigu Jon Iñakik. Hurrengo hitzordua Getxon. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!
…..denerik daukagu, botikan lez… Itziarren Semeak taldearen ska-punk parranderoa(argazkian), Bidaia, Basakiren rock gogorra, Borja Estankonaren lan berri gordina, Markos Untzetaren Mississipiko ohiartzunak…Binilo Tenpore analogiaren apologian 1985eko “Bihotzerreak” (R.Ordorika) diskotik “Amiñi bat” entzungo dugu. Bota atxurre! arg:Gauilunak DESKARGATZEKO KLKATU HEMEN!!!!
Greziak berriro eskatu du dirua, daukan krisia gainditzeko asmoz, eta Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa prest daude mailegua egiteko baina murrizketa gehiago inposatuz. Bien bitartean Greziako egoera ekonomikoa oso latza da eta bihar Greziako langileek aurtengo bigarren greba orokorra egingo dute. Daukan zorra del kausa, egun Greziak bere BPGren […]
Berri sorta ederra ekarri digu gaurkoan Bernardette Hargain Irulegiko Irratiko kazetariak. Larunbatean izango den Bidarteko auzapez berriaren izendapenarekin hasi eta jarraitzeko, besteak beste, Iparraldeko langileen kaleratzeak eta Herri Urratsen balantzea egin du. Azken bi berri Zuberotik ekarri dizkigu: etxola batzuk kasu humanitarioentzat erabiliko dituztela eta asteburuan izango den Urdiñarbeko Musika […]
Uxue Apaolazak ‘Mea Culpa’ eleberria plazartu berri du, igartza bekari esker. bere lehen nobela da, Lur du protagonista; iraganeko mamuak akabatu nahi dituen neska dugu. Bestetik Gure negu hotzak izeneko bigarren diskoa kaleratu du Izate taldeak. Donibane Lohitzunen sortu zen taldea 1999an, 2006an diska izeneko lana atera zuten eta hiru […]
GITE-IPESek antolatuta aurten 21. Mendeko Sozialismoa ari dira aztertzen: Txinarekin hasi ziren, Europarekin jarraitzeko eta oraingo honetan Venezuelako egoera aukeratu dute aztertzeko. Aste honetako asteazken, ostegun eta ostiralean izango dira zine-foruma, hitzaldiak eta mintegia Bilbon, Leioan eta Donostian, Dario Azzellini italiarraren eskutik, Haizea Beltza GITE-IPESeko kideak kontatu digunez. Honen inguruko […]
Iñaki Barzena EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Espainiar udal eta foru hauteskunde atarian bizi dugun egoeraz mintzatu zaigu; “justizia” deritzon horrek jokatutako papera, alderdi nagusien jarrera eta joerak, Bilduren onartzeak sortu duen ikusmina,egoera berriaren balizko indar korrelazio berriaren eragina… Ideia ugari, zabalean eta trankil plazaraturik. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
