Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabakita: erabakia, erreakzioak eta eragina aztertu ditu Xabier Aierdik gaurkoan. Bere ustez, Hego Euskal Herriko politikan mahi bat dago lau hankekin eta horri dagokio joku politikoa. Xabierrek pentsatzen du Udal eta Foru hauteskundeek, aldaketa batzuk ekartzeaz gain, benetako argazkia aterako dutela. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Bertso munduaren berri ekarri digu Jabi lankideak, ahor: Durangoko Plateruena Antzokikoek antolatu duten “DF Bertsozale Eskola 2011” ekimena, Santutxuko Udaberriko Bertso saioen egitaraua, Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazioa eta astebururako agenda. pare bat saio entzuteko aukera ere izango duzu bertan: Iokin Labaien, Ion Martin, xamoa eta B. Gaztelumendiren “guantanamera” doinuak edota […]
… #89!! K anta sorta berria dakargu, danerik, botikan lez: Bidaiare azken lana “Agur Shiva”, Olatz Zugasti, Jare taldearen “Itxaropenaren ertzean” lan berria, Willis Drummonden “Istanteak”, UNEren une akustikoak, Izate, Fiachras eta Nafarroako zonalde “ez” euskalduneko gurasoei laguntzeko Berria egunkariak kaleratutako “Ene Kantak” CD-DVDa, 19 kantu+19 bideoklip, Gorka Urbizu, Eñaut […]
Halaxe da, gaurko monografikoan Wilkins aita-semeek, hiots, Robert Wilkinsdek eta John Wilkinsek sorturiko blues musika ezagutzen jardun dugu Pedro Elias Igarruaren eskutik. Robert Wilkinsek XX. mendearen bigarren hamarkadan grabatu zituen berak konposaturiko abestiak, eta denbora garrenean, garai hartako musikaren testigantza bizia bilakatu dira grabazio horiek. Semearenak ere pittin batez entzun […]
Gaurkoan hiru berri jorratu ditu Zuriñe Zorrozua Bilboko Udal Talde Independentistako kideak. Hasteko gaurko eta pasa den astearteko manifestazioak komentatu ditu, Bilduren zerrenden baliogabetzeak suposatzen duena. Bestalde, Bilbon egun 27.560 langabe direla esan digu. Eta bukatzeko, pasa den igandeko Maiatzaren Leheneko manifestazio nagusia (gehiengo sindikalak egin zuena) aztertu du Zuriñek. […]
Kafe Antzokiko Kudeatzaile den Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Maiatzaren lehen hamabostaldiari dagokion programazioa kontatu digu; hilabetero legez, musika kontzertuekin batera bestelako ekitaldi ugari eskaintzen dizkigu Antzokiak, hara nola, dantzarako aukerak, Bizkaiko Gurasoen jaia, haur antzerki topaketak… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Apirilari dagokiona eta azalean Begoña Minayo atleta beteranoa: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, ZAWP ( Zorrotzako Art Working Progress), Deustuko Erriberako artegunea. Barkua bete berba atalean, aldiz, “Herrialde berdea” dokumentala kontatu du Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak. Horietaz gain ohiko atalak, “Gureak kanpoan” eta “Inkesta”. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
2008an sortua, Jaiki Hadi elkarteak estatu espainiar zein frantziarren aldeko bortizkeria politikoa jasan duen edo jasaten ari den edozein pertsonari arreta eskaini nahi dio, bereziki euskal preso politiko ziren edo direnei. Helburuak, orain arteko esperientzia, elkartearen lana eta euskal gizarteari egindako deia kontatu digu Fernando Etxegarai Jaiki Hadiko kideak. DESKARGATZEKO […]
“Dread, Beat and Blood”, “War Ina Babylon”, “Catch A Fire”, “Heart Of The Congos”, “Trenchtown Mix Up”… Disko guzti hauek osorik entzun ditugu Kingston Hiria saioan. Gaur Bunny Wailer-en “Blackheart Man” diskoaren txanda izan da. Duda barik, Reggae musikaren klasiko bat. Bunny Wailer-ek berak esan zuen 2009an emandako elkarrizketa baten […]
ENHEko kide Arantza Arrien izan dugu gurekin. Ba al zenekien baserritar emakumezkoen soilik % 5a heltzen dela jubilaziora 35 urteko kotizazioarekin? Edota, Estatuan 400.00 emakumezko daudela prestazioetarako eskubiderik gabe berain bikotekideen “laguntzaile”tzat hartzen dituztelako? Ba horiek eta beste asko aipatu dizkigu gaurkoan Arantza Arrienek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
