Gaurkoan bi gai hartu ditu Luis Guridik espainiar estatuko ekonomia aztertzeko. Alde batetik, duela gutxi agertutako Populazio Aktiboaren Inkestaren datuari erreparatu dio (ia 5 miloi lagun langabezian daudela diote); bestetik, ezkutuko ekonomiaren garrantzia azpimarratu du (BPGren %15-20 dela kalkulatzen da). Bukatzeko, Stand &Poor´s agentziak AEBetako kalifikazioa jaitsi berri duela komentatu […]
Bederatzi ipuinez osatutako liburua argitaratu berri du LuTxo Egia idazleak, ‘Txakur Ingelesak’. Hiru nobela jarraian argitaratu ostean bere lehen ipuin bilduma aurkeztu digu. Musika Yogurinha Borovak ekarri digu. Yogurinaha Borobak Carbono catorce deituriko lehen lana plazaratu du.Stefan Olsdal Placebo taldekoak eta Pierre Pascual, Luis Miguelez eta La Prohibidak parte hartu […]
Espainiako Auzitegi Gorenak hala erabakita. Gaurkoan horren irakurketa egin du Patxi Gaztelumendik, “justizia-injustiziaren bidean orain Konstituzionala geratzen dela” gaineratuz. Patxiren ustez egoera larriaren tamainako erantzuna eman behar da: hasteko, bihar elkarretaratzeak izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Pasa den igandean Txori Herriko herri horretan ospatu zutena. Bertan 30 saltoki baino gehiago izan ziren eta inguruko herrietako txakolina nagusi. Horrekin batera baserritarren hainbat produktu eta giro ona, bi mila bat lagun bildu baitziren eguerdi partean. Horietaz gain, asteburuan, umeentzako ekitaldiak, mendi irteera eta Korrika ere izan ziren Larrabetzun, […]
Maiatzeko Nora aldizkariak Euskal Herriko bost ubide aztertu ditu gai nagusi gisa. Horrekin batera “Madril 1808”, “Bioteknologia” edo “Labar-arteko animaliak” jorratu dituzte. Argazki ederra ere badakar aldizkariak baita bi txangoren proposamena ere. Ekainekoan Nafarroa Beherako Amikuze izango da protagonista. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!!
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko kidea izan dugu gurekin; Jaizkibeleko labarretan egin nahi duten makro- egitasmoaz mintzatu zaigu; Espainiako Ingurumen Ministeritzak atera berri duen txostenaren garrantzia ere aipatu digu eta egungo garraiobideetako politika orokorrak aztertu ditu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Etxebarrin jaio eta Markinan hazia. Orain Arangoitin bizi, duela 25 urte inguru Deustualdera etorri eta gero, ikasketak tarteko. Beti euskarari lotua. Duela 3 urte Aitor anaiagaz “Bertan Bilbo” liburu bizia. Ibilibideak ere egiten dituzte liburua aitzakia hartuta, kontu kontari. Karlistaldi osteko garaia (XIX. mendearen ostekoa) eta gaur bizi duguna antzekoak […]
…Artayorran #88! Lan berriak: Trans giroak Yogurinha Borovaren lan berria,Izate taldearen “Gure negu hotzak”, Jareren “Itxaropenaren ertzean”, Mixel Ducau ta Caroline Philipsen Bidaia taldearen “Agur Shiva”, Indiatiko oihartzunez beteta; Binilo Tenpore tartean 88ra egingo dugu: Kortaturen “Azken guda dantza”. Bota atxurre! J.Zabala&I.Elgezabal DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
“Bi hilabete Kingston Hiria saioa barik eta ez da alperkeriagatik izan. Beste reggaezale bat ekarri dogu mundura eta badakizue: painalak aldatu, titia emon, lokartu… saioa egiteko denborarik ez! Hala ere gogotsu etorri gara, musika aukeraketa bitxi batekin: Bunny Wailer, Curtis Mayfield, N.E.R.D., Black Keys, Cee Lo Green, Charles Bradley, Lee […]
…2011ko Aberri Eguna ospatuko dugu igandez, 1goa The Organizatinonen ostekoa, aberriaren alde, aberriaren kontra, gainetik zein azpitik, albo batetik zein bestetik, aurretik zein atzetik…edo “a la mierda el País Vasco”, Eskorbutok esan bezala;saio monografikoa:aberria euskal kantari/musikarietatik. Bota atxurre! Gora Euskadi astakalkuta! DESKARGEU!!!
