EAEn iaz 2009an baino %22´9 erreklamazio gehiago izan ziren, EKAko Komunikazio arduradun Jose Luis Segurak azaldu duenez. Erreklamazio gehienak, berriro, Telefonia eta Interneten; gero Garraio-Bidaietan, eta hirugarren postuan Etxetresna elektriko eta Informatikan. Gai honekin batera, Espainiar estatuko AENAko langileek iragarri greba komentatu du Jose Luisek. DESKARGATU HEMEN!!!!
Lege egitasmoa hobe esanda oraindik onartu gabe baitauka Gasteizko Legebiltzarrak. Kontuan hartuta egun indarrean dagoen legea Francoren garaikoa dela eta orain arte egindako urrats guztietan mendiko erabiltzaile guztiekin hitz egin ez dutela, ez da ona aterako dena. Bestetik, segurtasuneko distantzia ehun metrora jaitsi dute; jarraitzeko, egoerari lotuta, Aiako Natur Parkea […]
Azken hilabeteetan nabarmen egin dute gora elikagaien prezioek. Luis Guridiren ustez lau arrazoi direla hori ulertzeko, besteak beste lurraren emankortasuna, ur falta edo espekulazioa. Duela urte batzuk higiezinen burbuila antolatu zutenak dira gaur gorakada horren atzean daudenak eta gosea hedatzea izango da horren eragina. Guridiren ustez egoera bideratzeko elikagaien subirotasuna […]
Aurten ere emakumeak kalera atera dira data horretan bizi duten diskriminazioa salatzeko. Bilgune Feministak, bestalde, egunak baserriko emakumeekin lotu du, bizi dituzten prekarietate egoera salatuz eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak eskatuz. Neurrien artean, lanaren kontzeptuaren inguruko definizio berria, gutxieneko diru sarrerak edo etxebizitza eskubidea aipatu ditu Saioa Iraola Bilgune Feministako […]
ENHEko kide Alberto Llona izan dugu gurekin. Bizkaiko ardi sektorearen egoeraz minzatu zaigu eta batez ere Aldanondo enpresari saltzen dioten artzainen egoera latza aipatu digu: Aldanondok kanpoko arraza industrialak sartu nahi izan ditu Idiazabal izendapenean, esnea jasotzeko sasoia moztu, ordaintzeko epeak luzatu…Praktika mafioso ugari Aldanondo markapean izkutatzen direnak. DESKARGATU HEMEN!!!!
Iritziak Batuz enpresa eta bere jatorria EHUko Parte Hartuz taldean. Parte-hartzea: 1. Erakundeentzako herritarrekiko zubi-lana. 2. Herritarrentzat komunitatea garatzea errezteko lana. Amarotz Tolosako auzo elkartean egindako lana. Txostena eta alboko eraldaketak. Elkarteetan parte hartze handiagoa izateko zer egin? Jolasa, sormena eta dibertsioa zeregin garrantzitsuenetan. Larunbat-igandeetan eguerdiko poteo orduan kalean, artea […]
Martxoari dagokiona eta azalean “Baserritik kalera: hiriak irentsitako landa-arkitektura”: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Zenbaki ta lur atalean “7 zubi eseki” jorratu dute; Euskara bidaiden, aldiz, “New York 1.911” eta horietaz gain “Goialdeetako herri harresituak” artikulua ere badugu. Gainera, Bitakora kaiera, ohiko argazki ederra eta bi txango. Apirilekoan liliak izango […]
Iñaki Barzena Ekologistak Martxan-eko taldekide eta EHUko irakaslearekin egon gara; ipar afrikan zein herrialde arabiarretan gertatutakoaren “fotoa” egin digu; halaber, bertan bizi duten krisiak gure inguruan izaten ari den eragina ere aztertu du. Etorkizunari begira, energetikoki bestelako bideak planteiatu beharko ditugula aipatu digu azkenik. DESKARGATU HEMEN !!!!
…Artayorran #79! Kanta sorta berria gaur! Olatz Zugasti, Bide Ertzean, Korumba, Disorders .. Berrien atala eta biniloari egindako apologia Binilo Tenpore tartean. Bota atxurre! (arg:Bide Ertzean, Don Iñorrez) DESKARGATU HEMEN!!!!
Gonbidatu gutxi izan ditugu gaur Soinugela saioan, Pedro Elias Igartuak saioaren bigarren zatia Apalatxe mendietako bluegrassaren azken ordezkari naturala izan zen Roscoe Holcomb musikariari buruzko monografikoa polita prestatu baitigu. Banjoaz lagunduta, ahoan musugitarra hartuta edo a capella kantatuz, aspaldian inguru hartan nagusi ziren eta gaur egun folkloretzat hartzen diren bluegrass […]
