1

Stop Motion, Scratch, Wordle, blogak,… interneten eskura dauzkagu hamaika teknologia erabilterrez eta horiek baliatzen dituzte ISURI ARTEko lagunek gizartean eragiteko, irakaskuntzan, zahar eta gazteen arteko harremanetan, baztertutako zonaldeetan,…  Ilusio biziz ekin zioten honi guztiari duela hiru urte inguru eta beti dabiltza erne, begira, behatzen han eta hemen zer premia dagoen […]

Udaberria ate joka dugun honetan azken hilabetean plazaratutako disko berriak entzuteko aukera izan dugu gurean. Vendetta talde nafarraren bigarren diskoa Puro infierno, ska doinuetatik doinu gogorragoetara joa gara Rat-zinger taldearen estreineko kantuak. Zer da lehenengo, tximinoa, gizakia ala gitarra? Ez al du gizakiak tximinoarena gero eta gehiago egiten? Rock-and-rolla tximinoarena […]

Iosu Larrinagoa, sozioñogo eta EHUko irakaslea euki dugu gurekin. Japoniako  lurrikara- tsunamiaren ingurukoak aipatu dizkigu. Munduko lekurik seguruenean ere naturaren indarrak hondamendi bilakatuta gizakiaren eraginez, maila batean. Zentral nuklear seguruenak ere lehertuta ala arrisku bizian; berriz ere energia nuklearraren inguruko eztabaida pilpilean… zoritxarrez. DESKARGATU HEMEN!!!

… Artayorran #80!! Berri Txarrak taldeak (argazkian) “Laku  bat munduan” kanta egin du Herri Urrats 2011rako, Bertan Bera gernikarrak, Ruper Ordorikak Txinaurriak bildumarako “Gure bazterrak” bertsioneatu du, Josu Bergara…Binilo Tenpore tartean Antonio Breschiren “Mezulari” (1985) lanetik  “Connemara maitea II”, JA Irigaray testuaren sortzailearen azalpen luuuze-zabalarekin. Bota atxurre!! arg:dinao666 DESKARGATU HEMEN […]

Ostiral honetan BBKko egoitza nagusian (Bilboko Kale Nagusian) egingo dutena. Nahiz eta ohikoa izan, bertan garrantzizko puntuak jorratuko dituzte Arantza Urkaregi Ezker Abertzaleko BBKko kontseilariaren ustez. Esaterako, Gizartegintzari dagokiona. Kutxa honen izaera soziala defendatzeko, aipatu talde politikoak elkarretaratzea egitera deitu du gaur arratsalderako. DESKARGATU HEMEN!!!!

Gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko, Argentinako Maputxeen aldeko epaia komentatu du. Gero, Argentinan jarraituz, Monsanto konpainiaren gliofosfatori buruzkoa ekarri digu. Eta bukatzeko, Brasilen diktadura garaian gertatutakoa argitzeko Egia Batzordea eratu nahi dutela esan digu Fakunek. DESKARGATU HEMEN!!!

Aurtengo Araba zein nafarroako bertsolari txapelketak finalaurrekoetan sartuko dira asteburuan. Honen harira Jabi lankideak, larunbatean Beran eta igandean Zigoitian parte hartuko duten bertsolarien aurkezpena egin du; halaber ,partehartzaile zenbaitek formato ezberdinetan egin saio batzuk entzuteko aukera ere izango duzu entzule, hala nola Irati Andak eta Oihane Pereak Urizaharreko jaietan balkoitik […]

1

Kar Kar Gazte taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak antolatuta Deustualdeko (eta Euskal Herriko edozein txokotako) gazteek euskarazko aisialdia eta kultura ekintzetan parte har dezaten. Izena emateko epea martxoaren 30an bukatzen da eta lehiaketa apirilaren 2 eta 3an izango da, ekimen honen antolatzaile Jon Antolinek kontatu duenez. Informazio gehiago karkartaldea@gmail.com helbidean. […]

13 urte bete ditu Berton aldizkariak eta horri dedikatu dio otsailean agertu den Erreportaje bat. Bestea, Tabakoaren legeari. Horietaz gain, Inkesta, Santutxuko Inauteriak, Dantza garaikidea, Argazkiak edo Artxandako antenak. Elkarrizketa nagusia, aldiz, Aritz Etxebarri ingeniaritza irakasle eta ostalariari egin diote, Lur Mallea Berton Mahatserriko aldizkariko zuzendariak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!!