Aste honi dagokiona eta azalean Tariq Ali nazioarteko analista pakistandarra: haren ustez “Herrialde arabiarrentzat hamarkada erabakigarria dator”. Asteko gaian Emakume etorkinak etxeko lanetan jorratu dute. Termometroan gai asko: Antxoaren etorkizuna, Euskara eta Soziolinguistika, Jakiak eta pozoiak edo Mikel Asurmendik Dominique Bachori egindako elkarrizketa. DESKARGATU HEMEN!!!!

Ostegun honetan hasiko direnak, Konpartsei dagokienez,  Udalak antolatutakoak ostiralean hasiko baitira. Trapu Zaharrak, Farolin eta Zararanbolas, Mozorro Jaitsiera, Sardinaren erreketa eta gehiago izango dugu aurten Bilbon. Baina, festarekin batera, Konpartsek Udalarekin dituzten arazoak ere komentatu ditu Urko Uriarte Bilboko Konpartsetako kideak. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Teknologia berrien inguruan, gaurkoan  hiru berri ekarri dizkigu Joxe Rojas Topaguneko kide eta internet adituak. Hasteko Twitter euskaratzeko kanpaina komentatu du. Gero, atzo Applek aurkeztu Ipaden bigarren bertsioa etorri da. Eta bukatzeko, Hego Koreako LG enpresak Sony salatu duela kontatu digu Joxek. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Kontsumitzaileok izaten  ditugun arazoen inguruan,  bi gai jorratu ditu Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak gaurkoan: alde batetik, erosten ditugun mozorro, maskara eta ileorde askok segurtasun arauak urratzen dituzte eta gainera arriskutsuak izan daitezke. Bestetik, Euskaltelen abusuzko jokaera baten berri ekarri digu Jose Luisek. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Otsailari dagokiona eta azalean Catalina Maria eskultorea eta artisaua: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea “Open your ganbara” Deustuko Erriberako bigarren eskuko azokari dedikatu diote. Horiekin batera, Deustuko Inauteriak eta jaiak, “Deustu sentimendu baten jatorria” dokumentala, REK laburren lehiaketa, Zabor organikoaren bilketa eta Bordatxo tabernaren pintxo bat komentatu du Lur […]

Pasa den ostiralean Bilboko Kafe Antzokian 70 bat lagunek burutu zutena. Antxon Mendizabal EHUko irakaslea Foro horren helburuak, funtzioa eta erronka nagusiak  aztertzen hasi da. Gero, Eskubide sozialak definitu ondoren hauen bilakaera kontatu digu. Antxonen ustez, Eskubide zibilei buruzko eztabaidarekin batera praktikan jartzeko momentua heldu da. DESKARGATU HEMEN!!!!!

ENHEko kide Alberto LLonarekin egon gara.Karrantza bailara da Bizkaian behi ustiaketa gehien duen eskualdea; ustiaketa hauek, batez ere era intentsibokoak, minda edota “purin” ugari sortzen dute, horren kudeaketak arazoak sortzen dituelarik. Asuntuari nola aurre egin azaldu digu Alberto LLonak eta ENHEren planteiamendua zein den azaldu. DESKARGATU HEMEN!!!!

Metrokuadroka sormen laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu Hura ez da lekua ikuskizunean. Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega ariko dira agertokian. Zoriontasuna eta haren argitzalak dira ikuskizunaren ardatz. Gurean Oier Gullan izan da. Bestetik musika tolosa aldetik etorri da, Bide ertzean taldeko […]

Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gure artean; ipar afrika eta inguruetan bizi den krisi orokorraren gainetikako azterketa plazaratu digu; alde batetik, ezkerreko ikuspuntutik zenbait iraultzaren ondorioak zeintzuk izan diren, adibidez Libian; bestetik, ekonomiko eta energetikoki petroleo zein gas hornitzaile diren herrialdeen ezegonkortasunak dituen ondorioak ere markatu dizkigu […]