Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidea izan dugu solaskide.Errigoitin abian jarri nahi duten Biomasa Zentral Termikoaren gora- beherak aipatu dizkigu solasaldiaren hasieran, eta ondoren asturuan Madrilen egingo den Europa- Latinoamerika Goi-bileraren harira ,Bilbon  astean zehar  egingo den jardunaldi zikloa aipatu digu: Banco de España Kaleko lokaletan, Brasil, Argentina […]

Mendebalde alkartearen arduradun den Eneko Barrutiarekin egin dugu berba goizeon maiatzaren 7an eta 8an “Bilbon mundua ikusi” izenburupean antolatu dituzten jardunaldien gainean. Bilbo ardatz hartuta, bertan garatu eta garatzen den euskal kulturaren alor ezberdinei begiratu sakona emateko pentsatuta daude jardunaldiok. Bertan hamar hizlari, goi mailakoak denak, bilbotartasun euskaldunaren berri ematen […]

Beste askotan legez, bigarren ordurako saio monografikoa prestatu digu Pedro Elias Igartuak, Soinugelaren gidariak, eta The Small Faces talde mitikoaren musika gogoratzen jardun dugu. Eta bertako kantaria izan zenez gero, Rod Stewarten disko onenetan ere galditu da apur batez. Lehen orduan era askotako musikak entzunditugu, era askotakoak eta askorenak; hauexenak, […]

Horixe egin berri du LAB sindikatuak. Honen ustez, aste hauetan adostekotan omen dago Eusko Jaurlaritza bere EITBko Zuzendari Nagusiarekin EAEko herritarrak “hezteko” plan berria. Jon Otegik, LABeko EITBko ordezkariak azaldu duenez, aurreko gobernuarekin ematen zen arazoa larritu egin da nabarmen: Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala, esaterako, baztertuta dago ia. Jonek […]

Koldo Zelestino “Kurkuluxetan” elkarteko kidea izan dugu gurekin; datorren astetik aurrera K.Antzokian abian egongo den X. Haur Antzerki Topaketen helburuak, egitasmoa, ilusioak… kontatu dizkigu, ate ederrak irekiz mundu partehartzaile, sortzaile eta magiko horretan murgilduz. Zazpi egunetan zehar 15 eskola/ ikastoletako  500 gaztetik gora protagonista bilakatuko dira K. Antzokiko arratsaldetan. Solasaldi […]

Xabier Aierdiren zuzendaritzapean, duela hile gutxi EHUko irakasle batzuek eta soziologo batzuek ikerketa sakona egin zuten. Hasteko etxerik gabekoen hainbat datu: profila, adina, sexua, egoera ekonomikoa, jatorria, harremanak familiarekin, arazoak justiziarekin… Bi inkesta luze egin ondoren, aipatu taldeak datuak kontrastatu, aztertu eta ondorioak atera zituen. Gomendio batzuk ere badituzte, Gorka […]

….Potemkin(argazkian), 20 Hatz Proiekt, Norman, Petti & Barrence Whitfield, Joseba Irazokiren On Benito proiektua…eta azken boladako lan berriak ;  Binilo Tenpore tartean Herriaren Borroka(Txikiaren lagunek abestua) diskotik Iharra deustuarrari eskainitako kanta(1973) Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Hamaseigarrenez eta datorren igandera arte, martxan dugu Zine Fantastikoaren Jaialdia.  Bilboko Capitol aretoetan, FNACen eta S. Frantsizkoko udaltegian ematen ari dira filmak, bai Lehiaketari dagozkionak baita laburmetraiak ere. Aurten Alfred Hitchcock omenduko dute eta Jaialdiarekin batera Nontzefilm, Fantrobia, Fantfood edo musika izango dira egunotan, Justo Ezenarro FANTeko arduradunak kontatu digunez. […]

Apirilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Diego Perez aktoreari egin diote. Bi erreportaje ere egin dituzte, Txakolin eta Tai Chiari buruzkoak. Horietaz gain, Lur Malleak Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak esan digunez, Juanra Madariagaren bloga, ohiko Inkesta, Show gela ekimena, Udaberriko Bertso-saioak eta gehiago 32 orrialdeetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.