Aurtengo XILABAren harira igandean Lohitzunen jokatutako finala izan dute hizpide Xabi eta Jabi Bilbo Hiria Irratiko kideak. Egun horretako foto orokorra eta bertsolariek kantatu zuten azken agurra entzungai. Halaber, Bizkaiko Txapelketak igandean D urangon segitzen duela gogoratu digute. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!

Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egin azken ikerketaren datu zenbait garatu dizkigu bertako zuzendari den Xabier Aierdik. Etorkinen aurrean ditugun jarrerak eta aurreiritziak, elkarbizitzak edota kultur aniztasunak sortarazten dizkigun “kezkak”, etorkinen eragina gure inguruan, dituzten eskubideei buruzko iritziak edota inmigrazio politikak dira zehaztapen handiz eta kriterio profesionalez aztertu dituenak Aierdi lagunak. DESKARGATU […]

Ohikoa denez, gurean izan diren eta izango diren hainbat antzeslan eta dantza emanaldi aztertu ditu Agus Perez antzerki kritikariak. BAD jaialdiaren kritika egin du eta izango direnen artean lau lan (edo jaialdi) azpimarratu ditu: MEM (antzerkia, performanzea, bideoa, musika…), “Giselle” dantza, TTanttaka taldearen azkena eta Le Pètit Theatre du Painen […]

Margo erakusketa handia dugu Guggenheim museoan, lelo horrekin eta datorren urtarrilaren 23ra arte: Rembrandt, Vermeer, Rubens, Brueghel… Ez da ohikoa Garaikide den museo batean holakoak ikustea. Arte lanak gaika daude sailkatuta eta Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituaren ustez erakusketa erraza da ikusteko eta gozatzeko. Hori bai, inon baino […]

Azaro honetan Kontsumo Kontzienteari buruzko kanpainari ekin dio Basauriko Dorretxe-Sagarrak taldeak, hainbat taldek lagunduta. Kontsumo kontzientea zer den definitu ondoren, kanpainaren helburuak eta egitaraua kontatu dizkigu Jon Artetxe Dorretxe-Sagarrak taldeko kideak. Honen  inguruko informazio gehiago sagarrak.org weborrian. DESKARGATU HEMEN.

Urriaren amaieran hil zen Kirchner Argentinako presidente-ohia eta izugarria izan da horren inguruan idatzitakoa eta ikusitakoa. Alvaro Hilario kazetariak Argentinako azken urteetako historiari egin dio errepaso eta Kirchnerren hainbat puntu on atera ere; txarrak ez ditu ahaztu. Peronismoan eragin handia zuena joan da, zer gertatuko da peronismoarekin ? (edo peronismoekin?). […]

Ez da bakarrik duen ikusle-entzule kopurua (azken urteetako baxuena), askoz gehiago gertatzen ari da EAEko Irrati eta Telebista publikoan Jon Otegi LAB sindikatuko eta ETBko Langile Batzordeko idazkariak kontatu digunez. Gogoratu bi kazetariri irekitako espedienteak, langileen erantzuna, Miguel Angel Idigorasen adierazpenak… Egoera bideratzea ez dela batere erraza  izango esan digu […]

Pasa den astean Marokoko Poliziak eta Armadak Aaiunen gauzatu zutena eta egunotan jarraitzen duena. Horri lotuta, NBEren, Europar Batasunaren eta espainiar estatuaren jarrera salatu du Eneko Calle Euskadiko Otsailak 27 Sahararen aldeko Koordinakundeko kideak eta elkartasuna adierazteko zein gatazka behin betiko bideratzeko egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu du. […]

Gaurkoan Ama Say taldearen lan berria ezagutuko dugu taldeko Gontzalekin batera. Hamalu urteko isilinearen ondoren duela bi urte oholtzara bueltatu ziren. Berriz elkartu eta kantuak sortzen hasi ziren, uda honetan Koba estudioan disko berria osatu dute. Bestetik, irrati-nobelak tartea ere badu. Oraingoan John Trollope Hamabostean Behin irratinobelaren 116. atala: “Sotana […]