Durangoko lehen finalaurrearen ondoren, Zornotzakoa jokatu zen iragan domekan.Saio honen gaineko azterketatxoa egin digu Jabi Lauzurika lankideak; tartean bertsolariek kantatutako zenbait pasarte entzuteko eta gozatzeko aukera ere izango duzue. Gogoratu igande hontan Gernikan azken saio erabakiorra jokatuko dela. Alea jacta est! DESKARGATU!!!
Gaur Gose taldea izango dugu gurean, Arrasatekoek euren gustuak eta taldearen nondik norakoez mintzatuko dira. Prodigy eta Petti ere entzungo ditugu, Gose taldekideek aurkeztuta. Ondo izan. DESKARGATU!!!
Azaroari dagokiona eta azalean Amaia Alvarez Uria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, Deustualdeko Argazki Zaharren Erakusketa jorratu dute Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak komentatu duenez. Horietaz gain Aritz Eiguren komikilaria eta betiko atalak: Gureak kanpoan eta Inkesta. DESKARGATU!!!
Aurtengo Gabonetan, hirugarrenez, kontsumoak eta familien gastuak behera joko dute EAEn, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak kontatu digunez. Aurten, EKAk egindako inkestaren arabera, familia bakoitzeko 500 eta 1000 euro bitarteko gastua egingo dugu: honi lotutako gai batzuk azaldu ditu Jose Luisek eta amaitzeko kontsumo arduratsu baten aldeko zenbait gomendio […]
Iparraldeko lurrik gabeko artzainak egoera latzean bizi dira eta aurrera egiteko asmoarekin zenbait artistarekin jarri ziren kontaktuan, zer edozer egiteko asmoarekin: orduan jaio zen Okatxu ardi buru beltza. Idei horretatik abiatuta Asisko Urmeneta marrazkilariak, Mattin Irigoien gidoilariak eta Adur Larrea koloristak ia 60 orrialdeko komiki bat sortu dute, ardi adarduna […]
Musika zaharra jartzen dogu Kingston Hirian batez ere baina gaur 2010ean argitaratu diren diskoen aukeraketa bat egin dogu. Damian Marley & Nas, Jolly Boys (argazkian) , Major Lazer, Beres Hammond, Tarrus Riley, John Legend & The Roots, Rizzee Rascal, Esne Beltza, Elkano Browning Cream eta Jimmy Bidaurretaren azken lanak izan […]
Aurten ere Euskararen nazioarteko eguna ospatuko dute Deustualdeko hainbat ikastetxetan, baina abenduaren 2an izango da zenbait arrazoi direla medio. Egun horretan ikasturte hasieratik antolatutako arte, pegatina eta sms lehiaketen sariak banatuko dituzte Bidarte auzo etxean, Patxi Erezkano Ibarrekolandako Institutuko irakasle eta Berbaizuko kolaboratzaileak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!
Split 77 lagunak izan dira gaurkoan, Ekaitz eta Aritzekin disko berriko kantuen errepasua egin dugu. Indarberrituta bueltatu dira Splitekoak sei urteren isilunearen ostean. 1997 urtean sortu zen taldea, hamalau urte hauetan Antena eta Mentura deituriko lanak argitaratu dituzte. Bueltan dira eta oso gogotsu, gainera Bestetik, Ramon Agirre aktoreak estreinatu berri […]
Pasa den astean, hilaren 25ean, Emakumeenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zuten munduko hainbat tokitan: horren harira, Ezkerraldeko emakume talde askok Martxa egin zuten pasa den larunbatean Barakaldotik Sestaoraino eta “2010 arrazoi emakumeenganako bortizkeriaren aurka” lelopean. Aipatu Martxan ehunka emakumek parte hartu zuen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredaktore-buruak kontatu […]
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Bartzelonan egon berri da eta bertako Euskal Etxea inguruan bizi izandakoa azaldu digu. Halaber, eta atzoko hauteskundeei erreparatuz zenbait komentario eta gogoeta egin dizkigu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!
