Fermin Muguruzak Black is beltza abestia eta bere bideoa argitaratu ditu, izen bereko nobela grafikoaren eta erakusketaren aurkezpenarekin batera. Abestiak, besteak beste, Boots Riley kantariaren kolaborazioa jaso du. The Coup taldeko abeslariak errepika bat sartu zuen abestiaren une batean, izan ere, The Coup taldeak Kafe Antzokian eskainitako kontzertua profitatuz, gure […]
Jabi Zabala, sarean.com: “Onartzen dut asteotan nazioarteko albisteen artetik bereziki kezkatuta naukala Kobaneko egoerak, egunero errepasatzen ditut hedabideen nazioarteko sailak bertako azken ordua jakiteko. Konturatu naiz egun batzuetan azaletan nabarmenduta agertu bada ere, beste batzuetan murgildu eta bilatu behar izan dudala hango berri jakiteko. Daborduko 40 eguneko setioa da Kobanekoa, […]
Gaur arratsaldean aktibatu da .eus domeinuak eskatzeko abiarazte-aldia, domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasea. Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan abiarazte-aldiaren inguruko xehetasunak eman ditu Josu Waliño, puntuEUSen zuzendariak. Aurretik Waliñorelin solasteko aukera izan dugu, fase hau eta, orohar, .eus domeinuen sareratze prozesua nola garatzen ari den kontatzeko. Entzun: https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140917josuwalino.mp3 DESKARGATU HEMEN Ekitaldian domeinu-izen […]
“Lehen aukera” programa 2013an jarri zuten martxan eta orduan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “Ez lehen, ez aukera” idatziarekin erantzun zuen. Pasa den abuztuan Jaurlaritzak beste deialdi bat egin zuen, hori bai baldintzak dexente hobetu dituela: Amaia Elorzak kontatu digunez hori egindako lanari esker izan da eta balorazio positiboa egin dute. Entzun: […]
Atzo bildu zen eta sindikatu guztiek alde egin zuten. Osakidetzako egoera txarra da, lan baldintzak gero eta kaskarragoak dira, eta erabiltzaileek gero eta traba gehaigo dituzte, LABeko Iñigo Bilbaok kontatu digunez. Aste honetan itxialdiak egingo dituzte erietxe nagusietan eta urrirako mobilizazioak iragarri dituzte. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140916inigobilbao.mp3 Deskargatu hemen.
Ikasturtea abiatzen ari gara eta gure saioak bueltan dira gure FM 96.0 dialean eta uztailean zabaldu berri dugun bilbohiria.eus domeinu-izen berrian. Webgune eraberrituan, zuzeneko seinalea entzuteaz gain, nahieran entzun ahal izango ditugu gure irratsaio berri eta zaharrak. Aurrerapen franko egin ditu Bilbo Hiria irratiak uda aurretik barne antolaketa eta programazioa […]
Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko. Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro […]
Konpartsen arteko bazkari eta herri kirolekin azken txanpan sartu zaigu gaur Aste Nagusia deritzon traineru erraldoia. Horren lema daran Bilboko Konpartsen Jai Batzordeak galtza bete lan izaten du egunotan. Izaskun Madariagarekin solasean hainbat kontu aipatu ditugu, Jai Batzordeko kide moduan estrainekoz bizitzen ari den Aste Nagusian. Aitortu digunez, rol horretan […]
Izena gorabehera, EKHI txanpona ez da Zuberoako puntako kontua. Bilboko zazpi kaleetan sortua da eta Bilbo inguruan erabiltzen dute. Deshazkundearen aldeko talde eta pertsona batzuek bultzatutakoa da eta Aste Nagusiko txosnetan erabili ahal da. Sustatzaileetakoa dugu Josu Vazquez, Mekauen konpartsako kidea ere bai, eta berak azaldu dizkugu moneta alternatibo honen […]
Txosna baten sukalde lana izan dugu hizpide Resu Uriarterekin. Bere kasuan, ALGARAko sutean ez da etenik izaten: asteleheneko paella erraldoiak, Katalunia eguneko marmitakoa, asteazkeneko sukalkia, osteguneko zikiroa, larunbatean marmitakoa berriz… Txupin eguneko kanapeetatik hasi eta azken eguneko afarira arte hor ibiltzen dira txosnakide gastronomikoak. Lantalde ederra eta umoretsua osatzen dute, […]
