Errefuxiatuen nazioarteko eguna bihar ospatuko da, ospatu hitza egokiena ez den arren, eta gaur, egunotan Bilbon izan den Azad Kanjo dokumental egile kurdu-katalana hartu dugu Bilbo Hiria irratian, asteartean Kobaneko Erbesteratzea (L’ exili de Kobane) dokumentala aurkeztu baitzuen Kafe Antzokian. Kurdistan zer den, bere historia eta egungo egoera zein den […]
Bilbo hiria irratiko 18 urteurrenaren aitzakiarekin taula gainetik irrati antzerkia. Antzokian bezala telefonoa itzaltzeko eskatu diegu ikus-entzuleei, baina esatariarenak jo du. “Baaai?”, erantzun du. Lehen, “Bai, nor da?” erantzuten genuen. Egun badakigu nork deitzen gaituen. Nork, nori, nor. Telefonoa itzali eta fikzioaren bidaiak, Alpeetako eskontza batera, John Trollope hamabostean behin […]
Berrizko Seiurte taldeak lan berria kaleratu du, Ezpalak (Estoldetan, 2015), gaur bertan Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko duena. Jokin Elortza abeslari eta gitarra-jotzailea etorri zaigu Bilbo Hiria Irratira azken lan honetaz, rockerantz gehiago egiten duena poperantza baino. Laster beteko ditu talde beterano honek 20 urte (oraindik ez, datorren urtean izango da), […]
Bi ekonomialari buruz buru ariko dira maiatzaren 19an Bilboko Kafe Antzokian, Jakin aldizkariak antolatuta, azkenaldiko krisi ekonomikoaren sustraiak eta irtenbideak aztertu asmoz. Kapitalismoaren krisiaren aurrean zer egin? galdetuko diegu. Zer datorkigun, este batera, TTIP merkataritza hitzarmen transatlantiko berriarekin. Kapitalismoak ba ote duen alternatibarik. Alternatiba balego, barnean edo kanpoan ote dagoen. […]
Bihar, Sant Jordi egunez liburuak, musika eta Katalunia bilduko dituen egitaraua prestatu dute gurean bizi diren katalanen bi kolektibok, Zenbat Gararen laguntzaz. Batetik Casal Bilbao eta bestetik Jaia eta Xerinola dira bi talde horiek. Euren burua aurkeztu dute gure mikrofonoetan, eta biharko egitarauari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Hurrenez hurren, Jaia […]
Igande goizean heldu zen Korrika Bilbora, 7:30ean sartu zen botxora eta, bost orduz batera eta bestera ibili ostean, San Nikolas aurrean ezarritako helmugara heldu zen. Lasterketa honen azken hiru orduak jarraitu genituen elkarlanean antolatutako irrati emankizunean: iragarri genuen moduan, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia aritu ginen, giro ederrean, […]
Uriola webgunearen bideo honetan ikus dezakegu Korrikak Bilbon egindako ibilbide osoaren laburpena. Goizeko 7:30ean Enekuritik sartu zenetik San Nikolasera 12:30ean heldu bitarteko bost orduak sei minutuko bideo batean laburtuta.
Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik konexioak eta elkarrizketak […]
Kafe Antzokiaren 20. urteurrenaren harira, harribitxiak ateratzen hasi dira Done Bikendiko gordailuetatik, eta bideo-pilula labur edo harribitxi formarekin ikusten hasi gara Kafe Antzokiaren blogean. Aurten 20 urte beteko ditu Bilboko euskal kultura gune honek, eta, hastapenetako garaietatik abiatuta, hasi gara ale historiko horiek agertzen, webgunean eta Youtube kanalean. Momentuz Anje […]
Otsailean Bilboko Hika Ateneoan izandako hitzordurik garrantzitsuenei errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxoan hainbat ekitaldi prestatu dituztela esan digu: mahai-ingurua, garagardo-dastaketa, musika, argazki-erakusketa… Apirilerako ideia berriren bat indarrean jartzeko asmoa dutela gaineratu du Jabik elkarrizketa honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150309solasjabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen
