Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik konexioak eta elkarrizketak […]
Kafe Antzokiaren 20. urteurrenaren harira, harribitxiak ateratzen hasi dira Done Bikendiko gordailuetatik, eta bideo-pilula labur edo harribitxi formarekin ikusten hasi gara Kafe Antzokiaren blogean. Aurten 20 urte beteko ditu Bilboko euskal kultura gune honek, eta, hastapenetako garaietatik abiatuta, hasi gara ale historiko horiek agertzen, webgunean eta Youtube kanalean. Momentuz Anje […]
Otsailean Bilboko Hika Ateneoan izandako hitzordurik garrantzitsuenei errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxoan hainbat ekitaldi prestatu dituztela esan digu: mahai-ingurua, garagardo-dastaketa, musika, argazki-erakusketa… Apirilerako ideia berriren bat indarrean jartzeko asmoa dutela gaineratu du Jabik elkarrizketa honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150309solasjabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen
Barakaldon egitekoa den Gerezien denbora pastorala aurkeztu den egunean profitatu dugu Kafe Antzokian horren inguruko solasaldia egiteko. Pastoral postindustrial eta urbano honen erregenta dugun Beñat Achiary, Allande Boutin etaAgustin Errotabehere kazetariak izan ditugu pastoral honen ezaugarriei buruz solasean. Eurekin batera Beñat Guarrotxena eta Ibai Etxezarraga, Tximini kolektiboko kide eta pastorala […]
Lehengo batean Black is beltzaren soinu-banda eta testuingurua aztertu genuen Soinugelan, eta gaur gurekin Fermin Muguruza eta Harkaitz Cano izan ditugu, solasaldi luze eta mamitsuan, Black is beltza proiektu erraldoiaren alderdi guztiak artzertzen. Mahaiaren bueltan, Pedro Elias Igartua eta Jabi Zabala, liburua (nobela grafikoa), jorratzen dituen jaiak, lekuak eta bere […]
Bi mila lagun inguru elkarretaratu ziren atzo iluntzean Bilbon, asteleheneko polizia-operazioan atxilotutako 16 lagunen aske-uztea galdatzeko. Arriagatik abiatu eta, Kale Nagusian gora, Plaza Eliptikoraino heldu zen Sortuk deitutako manifestazioa. Amaieran hitza hartu zen Mikel Etxaburuk Alderdi Popularraren “mendeku-politika eta gerra-estrategia” salatu zituen: “errepresioaren azeragailua zapaldu du espainiar estatuak”, esan zuen. […]
Aurten Gogoetaren Plaza izeneko gune berria (eta beroa, barruko tenperaturagatik) estreinatu da Durangoko Azokaren Areto Nagusian. Gai interesgarriak aurkeztu dira larunbatean, igandean eta astelehenean, hurrenez hurren, hizkuntza, sostengua eta transmisioa. Gaur transmisioa izan dute hizpide eta Uxue Alberdi izan da moderatzaile-eragilea. Gorka Urbizu elkarrizketatu du Alberdik goizean, eguerdian Niko etxart eta Maialen […]
Durangoko Azokan diskoak baino liburu gehiago saltzen direla onartuta abiatu da Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Durangon ez dagoela zertan diskoa erosi, dendak ere hor baitaude urte osoan. Durangon erostearen derrigortasuna autoekoizpen txikiekin dago soilik, bere iritziz, “gero dendetan egongo ez direnak”. Durangora 120.000 lagun omen datoz, euren gogoz, eta kultura […]
Fermin Etxegoien bere liburu berria aurkezten ari da egunotan azokan: Eutsiko diogu? (Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunaz). Galdera bakarreko 12 elkarrizketa egin ditu, berriz kazetaritza erregistrora bueltatuta. Erein argitaletxeak krisian oinarritutako liburua elkarrizketa koralean eta beste modu batez antolatu du, banan-banan eta arlo kulturalera mugatuta. We shall overcome kantuaren euskarazko moldapena […]
Aste honetan bertan, euskararen egunean, aurreko hilabeteotan erregistratu diren domeinuak aktibatu egin dira eta zabaldu da .eus domeinuak erregistratzeko fase irekia. Dagoeneko 2.000 domeinu dira erregistratutakoak. Puntueus fundazioaren standean aurkitu dugu eta berak azaldu digu nola doazen erregistroak, domeinu-izenak zergatik momentuz kostatzen diren 52 euro inguru, .cat bat baino gehiago. […]
