Bilboko Arrosa sareko euskal irratiok, Bilbo Hiria eta 97 irratia, elkarlanean 2015eko Aste Nagusian zuzeneko irrati saioa egingo dugu, astelehenetik larunbatera, egunero 12:00 eta 14:00 bitartean, jaien jarraipena egiteko. Jai eremutik bertatik emitituta, elkarrizketak eta erreportajeak egongo dira, eta egunez egun egitaraua aurkeztuko dugu gonbidatu askorekin. Eduki irekiak izango dira, […]

Xabier Lauzurika Uriguen, Apolo, larunbatean joan zitzaigun. Gaur Bilbo Hiria irratian bere inguruko saioa egin dugu, ezin genuen bestela eta ezin genuen besterik egin astelehen mingots honetan. Hainbat lagunen ekarpenek bere izaera bakana eta kontraesankorra marrazten lagundu digute: gizon itxuraz gogorra eta gertuko lagun xamurra, iritzi-emale zorrotza, zirikatzaile irreberentea, bizizalea, […]

Udako solstizioa edo udaren lehen eguna urteko egunik luzeena da. Aspaldiko euskaldunek, kristatutasuna heldu aurretik (eta santu baten izena ezarri aitzin) ere ospatzen zuten. Juan Carlos Etxegoien, “Xamar” irakasle, ikerlari eta dibulgatzaileak asteon hitzaldia eman du Kafe Antzokian “Urtearen beste muga, Sanjuanak” izenburupean, udako solstizioaren eta bere esanahiaren inguruan. Pentsatu […]

Bilbo hiria irratiko 18 urteurrenaren aitzakiarekin taula gainetik irrati antzerkia. Antzokian bezala telefonoa itzaltzeko eskatu diegu ikus-entzuleei, baina esatariarenak jo du. “Baaai?”, erantzun du. Lehen, “Bai, nor da?” erantzuten genuen. Egun badakigu nork deitzen gaituen. Nork, nori, nor. Telefonoa itzali eta fikzioaren bidaiak, Alpeetako eskontza batera, John Trollope hamabostean behin […]

Bi ekonomialari buruz buru ariko dira maiatzaren 19an Bilboko Kafe Antzokian, Jakin aldizkariak antolatuta, azkenaldiko krisi ekonomikoaren sustraiak eta irtenbideak aztertu asmoz. Kapitalismoaren krisiaren aurrean zer egin? galdetuko diegu. Zer datorkigun, este batera, TTIP merkataritza hitzarmen transatlantiko berriarekin. Kapitalismoak ba ote duen alternatibarik. Alternatiba balego, barnean edo kanpoan ote dagoen. […]

Bihar, Sant Jordi egunez liburuak, musika eta Katalunia bilduko dituen egitaraua prestatu dute gurean bizi diren katalanen bi kolektibok, Zenbat Gararen laguntzaz. Batetik Casal Bilbao eta bestetik Jaia eta Xerinola dira bi talde horiek. Euren burua aurkeztu dute gure mikrofonoetan, eta biharko egitarauari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Hurrenez hurren, Jaia […]