Orain dela 38 urte kaleratu zuen ZARAMA taldeak lehendabiziko grabazioa. Bildur naiz izan zen kantu hura eta gure gaurko urrezko kantua izanik hortik abiatu gara Roberto Moso abeslariarekin solasaldi honetan. Zarama izan zen grabatu zuen lehenengo euskal talde rockeroa. Mandiopeko Euskal Musika 80 izeneko txapelketa irabazi ostean. Gaurko saioa entzun […]

Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz […]

Hidrogeologian katedraduna den Iñaki Antigüedad ikertzailearen bisita izan dugu gaurko Zientzialari saioan. Iñakiren laguntzaz, akuiferoek ingurumenean duten garrantziaz ohartzeko aukera izango dugu eta, bide batez, Euskal Herriko akuiferoak zein egoeratan aurkitzen diren deskribatuko digu berak. Era berean, industriak eta, oro har, giza jarduerek akuiferoei ekar diezazkieketen kalteei erreparatuko die gure […]

Herdoilarena, Etiopia 1978an kaleratu eta handik bi urtera, 1980an plazaratu zuen Ruper Ordorika pott bandako bidelagun zuenak, Hautsi da Anphora. Disko osoa Etiopia liburuko poemekin osatu zuen Ordorikak. Liburuari gertatu legez, diskoak ere kontrakarrean egin behar izan zuen bidea, rockak eta punkak zein erresistentziarako kantagintzak herritarren gehiengoaren arreta jasotzen zuten […]

Aupa entzule! Beste aste batez prestatu dugu saioa, oraingo honetan soinu lakarrak eta indartsuak gailentzen dira, adibidez The Sonics, 1965ean argitaratutako Here are The Sonics izeneko diskotik ateratako bi abestirekin. Jarraian Jack White, bere Lazaretto diskoarekin, uztardura ederra egingo du garage rock-a asmatu zuten The Sonics-ekin. Euskal Herrian ere baditugu […]