Gai zinez larria da minbiziarena. Mendebaldeko gizarteetan itzelezko indizeak dituen gaixotasuna da, nahiz eta dagoeneko ez duen lehen bezainbesteko ikararik sorrarazten beraren izena entzute hutsarekin. Izan ere, medikuntzak eta ikerkuntzak azkenaldian aurrerapauso nabarmenak eman dituzte eritasun gaurdaino hilgarri hau hautemateko eta sendatzeko orduan. Ikerbasqueko ikertzailea den Arkaitz Carracedok xehetasunez adierazi […]

Martxoaren 8rako deituta dagoen greba deialdiarekin bat eginez, ostegunean bere ohiko programazioa egiteari utziko dio Bilbo Hiria irratiak. Bilbo hiria irratiko emakumeok Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako deitutako grebarekin bat egin dugu. Horregatik, ez ditugu egingo goizeko ohiko magazinak, eta egunean zehar ez dugu saiorik argitaratuko. Hala ere, sare […]

Aupa lagunok! Saio honen hasieran Car Seat Headrest taldea izango dugu entzungai, Virginiatik datorren taldeak bi kantu eskainiko dizkigu. Izaro dugu bigarren, Er(h)ori bere azken diskotik atera duen lehenengo singlearekin. Kanadatik datorren Ought taldea Disgraced in America eta These 3 things kantuekin entzungo dugu eta Stove taldeak hartuko dio lekukoa […]

Ilargia (moon / luna) gure lurraren satelite bakarrak eragin handia izan du betidanik gure bizimoduan. 7 zenbakiarekin lotutako kontzeptu asko daude. Agian eguzkia bezain garrantzitsua ez da izango guretzat, baina hala ere, milaka kantutan agertzen dira bata zein bestea. Gaur ilargia izango dugu protagonista eta ekiak beste egun batean egingo […]

Artzaintza Euskal Herriko langintza zaharrenetariko bat dugu, zalantzarik gabe, eta arlo ekologiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean egundoko garrantzia izan du gizaldiz gizaldi. Dena den, bistan denez, mendiko artzaintza azken aspaldion gainbehera dator, horrek aipatu diren arloetan izan ditzakeen ondorio txar guztiekin. Zenbait ikertzailek, tartean Iñaki Odriozola gure gaurko gonbidatua dagoela, […]

Chuck Berryk idatzitako 1956ko hit singlea da Roll over Beethoven, rock-aren hasierako urteetakoa beraz. Abestiaren letrak rock and roll-a goraipatu eta rhythm and blues-ak musika klasikoari gailentzeko desioa adierazten du. Abestian Berryk Ludwig van Beethoven-i bere hilobian bueltaka hasteko esaten dio, orduan Berry sustatzen ari zen mugimendu berri honi erreakzio […]