En aquest programa en Cesc ens parlarà entre altres coses de Puigdemont i el que comença a semblar el joc del gat i la rata. L’Albae ens porta una llegenda de l’únic municipi de la CAC que quedà a l’altra banda de la serralada després del tractat dels Pirineus: Llívia. […]
Mikel Arregik (Areso, 1948) Gabriel Aresti hil zeneko urtean, 1975ean publikatu zuen oraingoz bakarra duen poesia-liburua, Hego haizearen konpasean. Samur, ezti, baina ez inola ere malenkonia artifizialetan egina, Arregiren poesiak beste sentsibilitate bat zekarren, Urretabizkaiarenarekin bat egiten duena zenbait alderditan: nerabe-gaztaroko ametsak eta irrikak, hauek maiz ekarri ohi dituzten frustrazioekin […]
Prince Rogers Nelson izena zuen sortzez eta Prince izen artistikoagatik ezagutu dugu denok, bolada batez izena sinbolo ahoskaezin batengatik eta TAFKAP siglengatik aldatu bazuen ere (The Artist Formerly Known as Prince). Instrumentu ugari jotzen zituen eta ia estilo guztiak jorratu zituen Princek: r’n’b, pop, dance, jazz, funk eta new wave […]
Gaurko urrezko kantua Irlandatik dator, An Awful Lot of Woman 1970ean kaleratu zuten Skid Row irlandar taldeak (ez nahastu AEBetako izen bereko taldearekin). Gary Moore-ren lehenengo taldea izan zen, baina bertan Brendan Shiels izan zen burua. Psikodeliaren eraginpeko power blues indartsua egiten zuten. Talde haren beste hiru kantu entzun ditugu: New […]
“Errezagoa dugu munduaren bukaera irudikatzea, kapitalismoarena baino”, esan omen zuen Frederic Jameson, Ipar Amerikako filosofo marxistak. Eta ez zaio arrazoirik falta gure aburuz. Garapen sustengarriaren leloa agorturik, ekonomia edo kapitalismo berdea asmatu berri dute irtenbidetzat. Natura eta bere zikloak kapital berriak bihurtuz, naturaren prozesu ekosistemikoak ere finantziarizazioan eta merkatal dinamiketan […]
Gaur hip-hop musikarekin hasi eta soinu tribalagoetara joko dugu. Lehenbiziko gonbidatua Glaukoma talde tolosarra dugu, Kalima euren azken diskotik ateratako bi pieza biribil entzuteko parada izango dugu. Bide beretik Kate Tempest bere Let Them Eat Chaos izeneko disko kontzeptualetik beste bi abesti ekarriko ditugu. Physis versus Nomos izeneko proiektuarekin jarraituko […]
The Doors taldearen kantu entzutetsuenetakoa dugu Riders on the Storm, Ray Manzarek teklatu joleak sortutako baxu lerroaren gainean, basamortuan euripean gidatzen ari den kotxea irudikatzen duen kantu iradokitzailea dugu. Jim Morrisonen letrak, autostop-a egiten duen hiltzaile baten kasua du inspirazio iturri. 1971an argitaratu zen single hau, Morrisonen heriotza baino egun […]
Jose Angel Irigarayren poemak gure izatearen oroititzak dira, bai, baina etorkizunari buruz egiten du poetak hasperen. Bere obran nostalgiak ez du gibelera jotzen. Jose Anjel Irigaray (Iruñea, 1942) tradizio euskaltzale handiko familian sortua da, eta medikuntza eduki du lanbide egun euskalgintzari osoro emana dagoen arren. Ez dok amairu mugimendu eta […]
Gaur gure eszenaren musikari-kantari handienetakoa izan dugu patxadaz bere ibilbide oparoa aztertzeko: Joseba Tapia. Leturiagaz hasi zenetik trikitixa eremuan (Euskal Herriko txapelketa birritan irabazi zuten), gero Tapia eta Leturia Bandekin egindako triki-rock trip arrakastatsua eta, azkenik, bakarlari moduan grabaturiko zazpi maisulanak, orain gitarra jole moduan sortutako Besamotzak taldea osatu arte. […]
Azken ikerketek frogatzen dutenaren arabera, adinak zerikusi zuzena dauka kirolari batek izan dezakeen errendimenduan. Adin erlatiboaren ondorioek mugatzen dute, nolabait esan, kirolariaren errendimendua, eta adin erlatiboa adin kronologikotik adin biologikora dagoen aldea da, Zientzialari saio honetan Susana Gil irakasleak azalduko digunez. (Argazkia: Benjamin J. DeLong). https://bilbohiria.com/docs2/2017/zientzialari/171231_z66_kirola_eta_adin_erlatiboa_susana_gil.mp3 Deskargatu hemen.
