Benetako hiri kulturala da Piperpolis eta bertatik kultura egiten diharduen denetariko jendea pasatzen da astean-astean. Gaurko saio honetan, konparazio baterako, Laura Mintegiri egindako elkarrizketa entzun dezakezu. Argitaratu berria duen Ecce Homo eleberriaz mintzatu zaigu Laura. Baina horretaz ez ezik, Pen Clubaz ere hitz egin digu, bera Euskal Pen Clubeko presidentea […]

Bluegrassa country musikaren azpiestilotzat jotzen dute adituek eta Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziako herri musikan dauzka sustraiak, Britainia Handiko emigranteek Apalatxe mendien inguruko lurraldeetara eraman zuten musikan, hain zuzen ere. Eta sustraidun musika den alderditik, Mikel Urbeltzek prestatzen duen Baskistan irratsaioan bete-betean sartzen dena. Ipar Karolinatik datorren Chatam County Line laukotea […]

Irratien eguna izan zen atzokoa futbolzaleentzat. Gauzak diren bezala esateko, lau euskal taldeek bazuten jokoan zerbait garrantzitsua azken jardunaldi honetan. Bateko, Osasunak Txapeldunen Ligarako saikatzea eta, besteko, Athleticek, Errealak eta Alavesek bigarren mailara daramaten azken postuetatik libratzea. Donostiarrek eta bilbotarrek berdindu eta irabazi egin zituzten beren partidak, hurrenez hurren, eta […]