Sustraidun musikaren mapamundia irudikatzen duen Baskistan irratsaioaren azken emanaldian ohi bezain ibiltari aritu zaigu Mikel Urbeltz. Laburpen gisa, esan genezake Afrika mendebaldean eta Ipar Europan ibili zaigula oraingo honetan. Lehen orduko monografikoan Mali aldera eramango gaitu, bertako musikaririk handienetako batek, Toumani Diabatek, Symmetric Orchestrarekin grabatutako Boulevard de L´Independance (Independentziaren Pasealekua) […]

EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kide den Iñaki Barcenak Boliviako erregaien nazionalizazio dekretua izan du aztergai Ibaizabal magazinaren gaurko Solasaldian. Beste zenbait herrialdek hartutako neurri bera indarrean jarriz, Evo MOralesen gobernuak Boliviak dituen baliabideak berreskuratu nahi ditu dekretu horren bidez. Ildo beretik, Europako Batasuneko agintarien jarrera kritikatu du Iñaki […]